- Hasiera
- Filosofia
- Klub bakarra munduan
KLUB BAKARRA MUNDUAN
Athletic Clubeko jokalari guztiak Euskal Herrian jaioak edo haziak dira.
Athletic Clubek futbolean gero eta urriagoak diren balioak defendatzen ditu. Bere kirol-filosofia printzipio honek arautzen du: harrobian edo Euskal Herriko taldeetan hazitako jokalariek (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behera) bakarrik joka dezakete bertan, baita Euskal Herrian jaiotakoek ere.
Athletic Ligako klub zaharrena da eta bakarra, Real Madrid eta FC Barcelonarekin batera, Lehen Mailan egon dena beti . 8 liga titulu ditu (emakumezkoen 5 ligez gain) eta 24 Kopa. Gainera, Europako bi finaletan izan da. Etxekoarekiko harrotasunak, Lezaman ardazten den harrobiko politikan islatutakoa, futbola ulertzeko beste edozein modurekiko aldea markatzen du mundu osoan.

Athletic Clubeko futbolari guzti-guztiak Euskal Herrian hazi edo hezi dira
EUSKAL HERRIAN JAIOAK
Ikusi Athletic Clubeko lehen taldeko jokalarien Euskal Herriko jaioterriak.
EUSKAL HERRIAN TREBATUAK
Kontsultatu Euskal Herriko zein taldetan trebatu diren Athletic Clubeko lehen taldeetako jokalariak.