Gazteabonoa

Gazteabonoa

Athletic Club San Mamesen ikustea, gazteentzako eskuragarri

Izen-emateko prozesua 2026/27

Si tienes entre 14 y 28 años (personas nacidas entre el 25 de mayo de 1997 y el 16 de agosto de 2012, ambos incluidos) y quieres ser Gazte Abonoa durante la temporada 2026/27, consulta toda la información para realizar tu inscripción.

Zelairako sarbidea

 

Izena emateko epea amaitu eta plaza erabilgarriak esleitu ondoren, Gazte Abonoaren erosleak Athletic Clubaren app ofizialaren bidez sartu ahal izango dira zelaira, eta ordainketa egin ondoren jakinaraziko zaizkien izendapen-agirien bidez sartuko dira bertara. Gazte Abonuek partida baterako bakarrik laga ahal izango diote txartela Klubari, eta, beraz, 10 €-ko saldoa lortuko dute neurketa bakoitzeko, denboraldi amaieran ordaintzeko metatuko dena.

Abantailak

Zelairako sarbidea

  • Gizonezkoen lehen taldearen Ligako eta emakumezkoen lehen taldearen Ligako eta Kopako partidetarako sarbidea.
  • Bilbao Athleticek Lezaman jokatzen dituen neurketetarako sarbidea.

Laga ezazu zure bazkide txartela San Mamesek lehoiekin batera orro egin dezan

Neurketaren batetara ezin bazara bertaratu, mesedez laga ezazu zure eserlekua Klubari app ofizialaren bidez zure eserlekua hutsik gera ez dadin. Gainera, norgehiagoka bakoitzeko 10 euroko ordain ekonomikoa jasoko duzu.

Laga ezazu zure bazkide txartela San Mamesek lehoiekin batera orro egin dezan

Gazte Abonoari buruzko informazioa

INFORMAZIO OROKORRA

14 eta 28 urte bitartekoa bazara (1997ko maiatzaren 25etik 2012ko abuztuaren 16ra bitartean jaiotakoak, biak barne) eta 2026/27 denboraldian Gazte Abonoa izan nahi baduzu, azalduko dizugu nola lortu San Mameseko animazioko Herri Harmailaren 2262 plazetako bat.

Izen-emate epea: Athletic Cluben kontu digitalean, ‘Nire Kontua’ atalaren bidez (bazkideak izan ezik), gaurtik, maiatzaren 26tik, ekainaren 4ko 14:00ak arte.

GAZTE ABONORAKO IZEN-EMATEA

 

Izen-emate arauak: banaka edo gehienez 4 laguneko taldeetan.

Zozketa (izena eman dutenak 2087 plaza baino gehiago badira – edo 225 baino gehiago bazkide gazteen kasuan –): ekainak 5, ostirala, 12:00etan.

Ordainketa: ekainaren 8ko (astelehena) 12:00etatik, ekainaren 15eko (astelehena) 10:00etara.

2026/27 Gazte Abonoa erosteko oinarri orokorrak.

 

Zer barne hartzen du 2026/27 Gazte Abonoak?

Gizonezko lehen taldea: etxean jokatuko diren 2026/2027 LaLiga EA Sports-eko partida guztiak.

Emakumezko lehen taldea: Liga F eta Kopako etxeko partida guztiak, Lezaman eta San Mamesen*.

Bilbao Athletic: Lezaman etxean jokatuko diren Primera Federacion ligako partida guztiak.

* Eserlekuak eskuragarri dauden bitartean eta doako sarrera online eskuratuta.

 

San Mameseko gainerako partidak

Gizonezko lehen taldeak San Mamesen jokatuko dituen beste lehiaketetarako, Klubak Gazte Abonoko 2087 eserleku + 225 eserleku jarriko ditu salgai.

Sarrera horiek erosteko aukera izango dute, lehentasunez, 26/27 Gazte Abonoa diren gazte guztiek, faseka, eskuragarritasunaren arabera eta lehentasun-ordena honi jarraituz:

  • Gazte Abonoa diren eta beren eserlekua Klubari lagatzen dioten gazte bazkideek (225 plaza)
  • Club Athleticeko kide diren Gazte Abonoak
  • Club Athleticeko kide ez diren Gazte Abonoak


Zein da Gazte Abonoaren prezioa?

410,80 euroko prezio bakarra. Prezioa eguneratu da Klubeko estatutuetan bazkide kuotetarako erabiltzen den irizpide berari jarraituz: Euskadiko azken bost urteetako KPIaren %50a. 2025eko datua gehituta, eguneraketa %2,14koa da.

 

Baldintzak eta lehentasunak zozketa egonez gero

Derrigorrezkoa da 1997ko maiatzaren 25etik 2012ko abuztuaren 16ra bitartean jaioa izatea, biak barne.

Club Athleticeko kideek lehentasuna dute zozketa egonez gero, kontratatu beharreko Gazte Abonoa indarrean dagoen bitartean Club Athleticen kide izaten jarraitu beharko duelarik. Talde batean lehentasuna izateko, talde horretako pertsona guztiek Club Athletic izan beharko dute.

Club Athleticeko kide izateari uzten badio, automatikoki galduko du Gazte Abonoa izaera.

 

Zein da Herri Harmailako adinaren araberako banaketa?

Lau adin-tarte bereiziko dira saridunen artean (taldeen kasuan, batez besteko adina taldeko kide guztien artean egingo da, biribiltze matematikoarekin).

  • 26 eta 28 urte bitartekoak (1997ko maiatzaren 25etik 2000ko maiatzaren 25era bitartean jaiotakoak).
  • 22 urtetik 25era (2000ko maiatzaren 26tik 2004ko maiatzaren 25era).
  • 18 eta 21 urte bitartekoak (2004ko maiatzaren 26tik 2008ko maiatzaren 25era bitartean).
  • 14-17 urte bitartekoak (2008ko maiatzaren 26tik 2012ko abuztuaren 16ra bitartean).

Gazte talde zaharrenek lehentasuna izango dute erdiko eserlekuak aukeratzeko.

CLUB ATHLETIC-EKOA EGIN ZAITEZ

 

Kontuan hartu beharreko beste datu batzuk

Gazte Abonoa eskuratzen dutenek txartel digital pertsonal eta besterenezina izango dute Athletic Cluben app ofizialaren bidez (abonu hauek Klubari bakarrik laga ahal zaizkio, ez beste pertsona bati).

Ipar Beheko Tribunan (Animazioko Herri Harmaila) daude Gazte Abonoarentzako eserlekuak.

Gazte Abonoak hurrengo denboraldian (2027/28) izena emateko eskubidea galduko du, baldin eta LaLigan gizonezkoen lehen taldeak San Mamesen jokatuko dituen partidetara %80tik behera joaten bada (edo Klubari egindako lagapenak). Halaber, ezin izango dute Gazte Abonoa kontratatu 26/27 denboraldian Gazte Abonoa izan eta LaLigako partiden %80ra baino gutxiagora joan diren pertsonek, ezta betetzeko aldian zehapen-espedienterik dutenek, ezta bazkide edo abonatu gisa kanporatuak izan direnek ere.

 

BAZKIDE GAZTEENTZAKO (14-28 urte) INFORMAZIO OROKORRA

Athletic Clubeko bazkide bazara eta 14 eta 28 urte bitartean badituzu (1997ko maiatzaren 25etik 2012ko abuztuaren 16ra bitartean, biak barne), zure eserlekua Klubari denboraldi batez lagatzeko aukera emango dizugu, eta Herri Harmailan, kupo independente baten bitartez, bazkide gazteei zuzendutako 225 plazetako bat eskuratzeko aukera. Denboraldi batez, Gazte Abonoa bihurtuko zinateke ondorio guztietarako, bazkide estatusa galdu gabe. Beraz, Klubak zure eserlekuko -Klubaren eskura jarriko litzatekeena- prezioaren eta Gazte Abonokoaren arteko aldea itzuliko dizu (410,80 €).

Bazkide gazteentzako 225 plaza daude. Eskaria eskaintza baino handiagoa bada, zozketa bat egingo da ekainren 5ean (ostirala). Txikiagoa balitz, soberako plazak bazkide ez diren Gazte Abonorentzat izango lirateke.

Gainerakoan, izena emateko epeak (Bazkideen Txokoaren bidez egingo da) eta bazkide gazteentzako oinarri orokorrak (14 eta 28 urte bitartekoak) 2026/27 Gazte Abonorako gainerako hautagaien berdinak dira.

GAZTE ABONORAKO BAZKIDEEN IZEN-EMATEA