
Prentsa aretoa
Elkarrizketak
Elkarrizketa-eskaerak honako pertsona hauei bidali behar zaizkie:
- Gizonezkoen lehen taldeari zuzendutako elkarrizketak (Ager Sardui-ri zuzenduta)
- Emakumezkoen lehen taldeari zuzendutako elkarrizketak (Cris Garcia-ri zuzenduta)
- Elkarrizketa instituzionalak edo Klubaren inguruko elkarrizketak (Nika Cuenca-ri zuzenduta)
Bestelako kontsultak hemen egin daitezke: (Prentsa)
Akreditazioak
Akreditazio-eskaerak, kudeaketa Klubaren esku dagoenean, orrialde honen amaierako formularioaren bidez egingo dira, Athleticen gizonezkoen (ez Laligan) eta emakumezkoen lehen bi taldeentzat eta Bilbao Athleticentzat.
- Akreditazioei buruzko kontsultak (Guillermo Estecha-ren izenean)
- Athletic Clubeko partidak
Beti jarraian agertzen den epemuga baino lehenago:
KOPA – Partidu eguna eta eskaera egiteko azken eguna
- Astelehena: Aurreko asteko ostegunean (15:00ak baino lehen).
- Asteartea: Aurreko asteko ostiralean (15:00ak baino lehen).
- Asteazkena: Aurreko asteko ostiralean (15:00ak baino lehen).
- Osteguna: Aste bereko astelehenean (15:00ak baino lehen).
- Ostirala: Aste bereko asteartean (15:00ak baino lehen).
- Larunbata: Aste bereko asteazkenean (15:00ak baino lehen).
- Igandea: Aste bereko asteazkenean (15:00ak baino lehen).
LIGA
- Gogoratu Ligako akreditazio guztiak LaLigarekin izapidetu behar direla. Prentsa idatzia, hedabide digitalak, irratiak, argazkilariak eta eskubiderik gabeko telebistak LaLigako atariaren bidez bete beharko dute eskaera. Kasu horietan, ez da inprimaki hau bete behar.
- Athletic Club-eko Emakumezkoen eta Bilbao Athletic-en partidak
Beti jarraian agertzen den epemuga baino lehenago.
LIGA / KOPA – Partidu eguna eta eskaera egiteko azken eguna.
- Astelehena: Aurreko asteko ostegunean (15:00ak baino lehen).
- Asteartea: Aurreko asteko ostiralean (15:00ak baino lehen).
- Asteazkena: Aste bereko astelehenean (15:00ak baino lehen).
- Osteguna: Aste bereko asteartean (15:00ak baino lehen).
- Ostirala: Aste bereko asteazkenean (15:00ak baino lehen).
- Larunbata: Aste bereko ostegunean (15:00ak baino lehen).
- Igandea: Aste bereko ostegunean (15:00ak baino lehen).
Akreditazioak Lezamako zelaiaren sarrerako atean jasoko dira. Zelaia aldatuko balitz non eta nola jaso jakinaraziko litzateke.
BESTE KONTU BATZUK
Athletic Clubek gogorarazten duenez, gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako partidetarako akreditazioak, baita Bilbao Athleticeko neurketetarako ere, gure taldeen gaurkotasunaren ohiko jarraipena egiten duten komunikabideetako profesionalei eta informazio agentziei lehentasunez emango zaizkie.
Era berean, Klubak bere gain hartzen du freelance profesionalen, agentzia espezializatuen eta komunikazioaren arloarekin lotutako beste erakunde batzuen eskaerak baloratzeko eskubidea.
Partida bakoitzaren edukieraren eta erabilgarritasunaren arabera, Athletic Clubek akreditazio kopuru mugatu bat bideratu ahal izango die eduki grafiko eta digitalaren sortzaileei, baldin eta eskatzen den mailari egokitutako ekipamendu tekniko profesionala badute eta Klubak nahiz lehiaketak ezarritako arauak errespetatzeko konpromisoa hartzen badute.
