Harrotasunaren agurra Lezaman

Harrotasunaren agurra Lezaman

Lehoiek Sara Ortegaren gol bikain bati esker Villarreal CF-ren aurka berdindutako egunean, Athletic Clubean bizitza osoa eman duen Nekaneren eta Monente erdilariaren agurra bizi izan zen

Lezaman jokatutako Liga F-ren azken jardunaldia Lezaman Nekane Diezi eta Leyre Monenteri eskainitako omenaldiengatik markatua izan da. Lehen taldeak bigarrenaren hiru jokalarirekin jokatu du eta horietako batek, Amaia Martinezek, debuta egin du Lehen Mailan Villarreal CF-ren. Lehoiek, aldaketa nabariekin hamaikakoan, harro jokatu dute mailari eustea jokoan zuen aurkari baten aurka.

Talde horiak salbazioa zuen jokoan eta Soldevilak izan du Amaia Peñaren arrean lehen abagunea, 8. minutuan. Nuerketaren hastapenean Portugaletekoak  lan eskerga izan du; izan ere, kanpoko taldea hainbatetan gerturatu da area zuri-gorrira. Sheilak, 27. minutuan atezaina estuegi jarri ez duen jaurtiketa egin du. Norgehiagokak kolore horia zuen. Castelloko talde beste behin arrisku handiarekin hurbildu da; hain zuzen ere, atsedenaldiaren atarian, Fatou Kantehek zutoinera bidali du baloia 32.ean. Kanpokoen saiakerei erantzunez, Yulemak bi abagune izan ditu markagailuan aurretik jartzeko, baina gasteiztarrak ez du ate aurrean asmatu.

Bigarren zatia Sara Ortegaren golarekin hasi da, jaurtiketa eder batekin sare barrura bidali zuen baloia eta 47. minutuan lehoiek aurrea hartu dute. Denboraldi honetan ligan lehen taldearekin estreinatzeko gola izan da aurrelari gaztearentzat. Ezer gutxi gertatu da 68. minutuan Nekanek zelaia utzi duen une hunkigarria arte. 16 denboraldiren ondoren Lezamari agur esan dio, merezitako txalo zaparrada handi batekin. 72. minutuan Kantehk partida berdintzea erdietsi du  Sara Monforteren jokalarien pozerako. Hauek, puntuarekin, mailari eustea lortu dute. Azkenean, puntu banaketa jazo da Lezaman, aurkariaren salbazioa gauzatu duena eta Nekane Díez eta Leyre Monenterentzako omenaldi hunkigarria bizi izan duena.