Emakumezkoena

Athleticen emakumezkoen taldea galtzaile EH Kopa txapelketako finalean

Erreala 3-0 nagusitu da lehoi emeen aurka baloi geldietan gehiago asmatu ostean

Athleticen emakumezkoen taldea galtzaile EH Kopa txapelketako finalean
Athleticen emakumezkoen taldea galtzaile EH Kopa txapelketako finalean
2019ko abu. 24a18:17

Athleticen emakumezkoen taldeak ezin izan du bere zortzigarren Euskal Herriko Kopa izango litzatekeena irabazi. Talde zurigorriak hiru eta huts galdu du Real Sociedad taldearen aurka Azpeitian jokatu den partiduan, gipuzkoarrak eraginkorragoak izan direlako aurkariaren ate aurrean.

Partiduko lehenengo minutuetan ez da gol aukerarik izan lehenengo gol aukera garbia heldu arte. 11. minutuan Eunateren erdiraketa langara bidali du buruz Lucia Garciak.

Markagailuko oreka 30. minutuan apurtu da baloi geldi batean. Bigarren zutoinean sareetara errematatu du Maddik Itxasok bikain ateratako falta. Athletic erantzuten saiatu da baina etekinik gabe eta lehenengo golaren antzeko jokaldi batean heldu da txuri urdinen bigarrena, Nahikarik sartu du gola.

Nahiz eta atsedenaldian entrenatzaile zurigorriak aldaketak egin, egoera ez da aldatu bigarren zatian eta laster heldu da hiru eta hutsekoa Leire Bañosek egindako jaurtiketa batekin. Lucia Garciaren pare bat barnekaldi eta Erika Vazquezen falta jaurtiketa izan dira Athleticen aukera bakarrak aldeak murrizteko markagailuan. Azkeneko 15 minutuetan jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute zurigorriek epaileak Vanesa Gimbert kaleratu eta gero.

FITXA TEKNIKOA:

Real Sociedad: A. Nanclares, Iraia, Maddi, Nahikari (k), Itxaso, N. Eizagirre, M. Cardona, L. Baños, Barbara, Lucia eta N. Mendoza. Aulkitik atera dira Etxezarreta, Palacios, Tejada, S. Olaizola, Manu eta C. Bautista.

Athletic Club: Ainhoa (k), Moraza (Azkona 70′), V. Gimbert, M. Unzue, Eunate, Maite, Valdezate (A. Sierra 46′), Nekane, L. Garcia (Ainhoa A. 84′), Erika Vazquez eta Leia (Jone Ibañez 46′).

Epailea: Lidia Barragan Gaspar. Marrazainak: Nerea Rebollo Valdivia eta Itsaso Ibarreta Lucena.

Golak: 1-0: Maddi (30′), 2-0: Nahikari (37′) eta 3-0: L. Baños (55′).

 

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
Marta Perearen lehen gola
Marta Perearen lehen gola
2019ko ira. 17a16:00

Marta Perearen lehen gola

Erdilariak emakumezkoen Athleticen lehen gola sartu zuen baloia ederki loratuz Madrid CFF-aren aurkako gol-kopuru handian

Ikusi gehiago
Nevado eta Uriarte, 19 urtez azpiko Europako txapelketarako bidean
Nevado eta Uriarte, 19 urtez azpiko Europako txapelketarako bidean
2019ko ira. 16a20:44

Nevado eta Uriarte, 19 urtez azpiko Europako txapelketarako bidean

Gazte zurigorriak espainiako selekzioaren zerrendan sartu dira Eurokopara sailkatzeko txapelketa txikian parte hartzeko

Ikusi gehiago
Emakumezkoen lehen taldearen lan plangintza irailaren 22ra arte
Emakumezkoen lehen taldearen lan plangintza irailaren 22ra arte
2019ko ira. 16a16:38

Emakumezkoen lehen taldearen lan plangintza irailaren 22ra arte

Ligako lehen hiru puntuak lortu ostean, Athletic Clubeko emakumezkoen taldea Valentziara joango da berrriro hirugarren jardunaldian (Igandea, 11:30)

Ikusi gehiago
Emakumezkoen taldeak bete du bere lana etxeko lehen partidan
Emakumezkoen taldeak bete du bere lana etxeko lehen partidan
2019ko ira. 15a14:41

Emakumezkoen taldeak bete du bere lana etxeko lehen partidan

Emakumezkoen Athletic Clubek denboraldiko lehen hiru puntuak lortu ditu, lehenengo jardunaldian Levanteren aurka galdu ostean

Ikusi gehiago
Villacampa: “Gure zaleekin berriz elkartzeko gogo handiak ditugu”
Villacampa: “Gure zaleekin berriz elkartzeko gogo handiak ditugu”
2019ko ira. 14a13:35

Villacampa: “Gure zaleekin berriz elkartzeko gogo handiak ditugu”

Emakumezkoen Athleticeko entrenatzailea denboraldiko lehen garaipena eskaintzeko gogotsu dago Madrid CFF-ren aurka (igandea, 12:00etan)

Ikusi gehiago
Athletic Club, Football Heroes Awardsen saritua atera da
Athletic Club, Football Heroes Awardsen saritua atera da
2019ko ira. 14a09:57

Athletic Club, Football Heroes Awardsen saritua atera da

Talde zuri-gorriak emakumezkoen alorrean egindako lana eta San Mameseko harmailetan 48.121 pertsona bildu zituen Atletico Madriden aurkako partidua aitortu ditu epaimahaiak

Ikusi gehiago
Lehen partidua etxean Madrid CFF indartuaren aurka
Lehen partidua etxean Madrid CFF indartuaren aurka
2019ko ira. 12a10:39

Lehen partidua etxean Madrid CFF indartuaren aurka

Emakumezkoen Athletic Club taldeak estreinakoz jokatuko du aurtengoan Lezaman (igandean, 12:00etan) garrantzizko fitxaketekin indartutako talde baten aurka

Ikusi gehiago
Emakumezkoen Kirol Proiektua aurkeztu da
Emakumezkoen Kirol Proiektua aurkeztu da
2019ko ira. 10a13:25

Emakumezkoen Kirol Proiektua aurkeztu da

Joseba Aguirrek, Iñaki Alonsok eta Juan Luis Fuentesek Athletic Clubeko emakumezkoen futbolaren lana zehaztu dute Lezaman

Ikusi gehiago
Emakumezkoen lehen taldearen lan plangintza irailaren 15era arte
Emakumezkoen lehen taldearen lan plangintza irailaren 15era arte
2019ko ira. 9a13:16

Emakumezkoen lehen taldearen lan plangintza irailaren 15era arte

Emakumezkoen Athletic Club taldearen etxeko debutak (igandea, 12:00etan) markatuko du aste honetako plangintza

Ikusi gehiago
Lezamako emakumezkoen kirol proiektuaren aurkezpena
Lezamako emakumezkoen kirol proiektuaren aurkezpena
2019ko ira. 8a18:01

Lezamako emakumezkoen kirol proiektuaren aurkezpena

Datorren asteartean, Agirrek, Fuentesek eta Alonsok klubeko emakumezkoen taldeekin egiten ari den lanaren xehetasunak jakitera emango dituzte

Ikusi gehiago