undefined

Bilbao Athleticen porrota luzepenean Haroren aurka

Bilbao Athleticen porrota luzepenean Haroren aurka

Bernaolaren bi golak ez dira nahikoa izan bigarren itzuliko lehen jardunaldian irabazteko (2-3)

Bilbao Athleticek 2-3 galdu du Haro Deportivoren aurka, Bigarren B Mailako II. multzo 20. jardunaldian, Lezamako instalazioetan. Partida laster jarri da Bilbao Athleticen alde, eta markagailuan aurrea hartu du jokoaren bost minutuak bete direnean: Morcillok azpitik jarri du kornerra eta area ertzetik jaurti du Bernaola, lehen ukituan Fermin Sobron atezaina gainditzeko. Hala ere, lehen ordu laurdena bete baino lehen, Vivianek egindako penaltia sartu du Estevek Harorentzat. 36. minutuan, Morcillo eta Bernaola izan dira etxekoen bigarren golaren protagonistak. Morcillok ezkerretik egin du erdiraketa eta Bernaolak area txikitik errematatu du ezker zutoinera. Golegileak, min hartuta, zelaia utzi behar izan du atsedenaldia baino lehen eta Saladok hartu du bere lekua.

Bigarren zatiko Bilbao Athleticen aukerarik onena Zarragak izan du 65. minutuan, baina Fermin Sobron atezainak ondo urrundu du kornerrera. Horren ondoren,  Aimarrek berdinketaren gola sartu du Harorentzat, Ibra Dieng pasea area barruan hartu eta Ezkieta gainditu ondoren. Joseba Etxeberriak Cordoba eta Baque zelairatu ditu Morcillo eta Guruzetaren ordez. Errioxako taldearen kontraeraso on batean, Ezkietak geldiketa handia egin behar izan du 85. minutuan. Eta hamar minutu geroago, 95. minutuan, puntu banaketarekin partida amaituko zela zirudienean, Alex Valiñok 2-3koa jarri du kontraeraso batean, area kanpotik zutoinera itsatsitako jaurtiketa batekin, partidako azken jokaldian.

Atseden hartzeko ia denborarik gabe, Bilbao Athletic txapelketara itzuliko da datorren asteburuan, igandean, 17: 00etatik aurrera, joanean hutsean berdindu zuen CD Calahorraren aurka.