Athletic Club VS Dinamo Bucuresti 2017-8-3 | Athletic Club Website Oficial
Jornada 3

Athletic Club3 : 0Dinamo Bucuresti

Raúl García24'
Raúl García29'
Aduriz86'
Asistencia41.845
Vídeo resumen
Estadio
San Mamés
Localidad
Bilbo
Fecha
03/08/2017
Hora
20:45
Fecha y hora
2017-8-3 - 20:45

Hurrengo europar arerioaren zain

Athletic Clubek 3 Dinamo Bucurestik 0 Athletic Clubek 3-0 irabazi dio FC Dinamo taldeari San…

2017ko abu. 3a

Athletic Clubek 3 Dinamo Bucurestik 0

Athletic Clubek 3-0 irabazi dio FC Dinamo taldeari San Mamesen eta UEL-ren play-offerako sailkatu da. Raul Garciak (2) eta Adurizek egin dituzte gure taldearen golak.

Gure taldeak Errumaniatik zekarren emaitza onari jarraipena eman dio etxean, zale askoren babesarekin. Joaneko lehian bezala, estrategian atera du etekina Raul Garciak De Marcosen bolea sareetara desbideratu duenean.

Erasokor segitu du Athleticek eta Raul Garciak berak bigarrena egin du ezkerkada baten bitartez.

Bigarren zatian atzerapausoa eman dute zuri-gorriek, partidaren irakurketa egokia eginez eta, beraz, abantailari eutsiz, estutasun gehiegi sufritu barik. Azken txanpan kontraerasoan Aritz Adurizek gaueko hirugarren gola egin du.

Esan bezala eskertzekoa da zaleen kopurua, ia 42.000 ikusle bertaratu baitira San Mamesen abuztuaren hasieran. Guztiok gaude jada play-offaren hitzorduaren zain, bihar jakingo baitugu nor izango den hurrengo arerioa europar ibilbidean. Elkarrekin, urrunago.