Denboraldi berria

Porrota (3-1) Paris FC taldearen aurka Pouzac-en

Athleticeko emakumezkoen taldeak 3-1 galdu du Pouzac-eko Michel Lalanne estadioan.

Porrota (3-1) Paris FC taldearen aurka Pouzac-en
Porrota (3-1) Paris FC taldearen aurka Pouzac-en
2019ko abu. 10a20:06

Talde zurigorriak lanean jarraitzen du liga hasierari begira baina gaurkoan Paris FC talde hobea izan da. Frantziarrei bi aste falta zaizkie D1 ligari hasiera emateko.

Partiduko lehenengo minutuetan oreka izan da talde bien artean eta lehenengo aukera 20. minutuan izan du talde zurigorriak. Monente, Azkona eta Leiaren arteko jokaldi ona Lezamarraren jaurtiketa desbideratu batekin amaitu da. Athletic eroso zegoenean heldu da frantziarren lehenengo gola. Defentsan eginiko huts baten ondorioz, Mateok sartu du gola.

Atsedenaldiaren ostean, Paris FC taldeak hartu du jokoaren erantzunkizuna eta zurigorriak menderatzea lortu dute. Catala-k area txikian baloia jaso eta Ainhoa Tirapu menderatzea lortu du. 56. minutua zen. Beranduago, Sallstrom aurrelariak esker hegaletik abiadura handiz egindako jokaldi bikain batekin lortu du 3 eta 0ekoa, 64. minutuan. Sallstrom berak izan du abantaila handitzeko aukera baina atezain nafarrak gelditu dio baloia.

Athleticek burrukatzen jarraitu du eta ondo landutako jokaldi baten ostean penaltia egin diote Amaiur Sarregiri. Maite Orozek sartu du penaltia 83. minutuan. Villacamparen jokalariek gorantz egin dute eta Lucia Garcia bigarren sartzeko gertu egon da.

Partidua galdu da iazko D1 liga bostgarren postuan amaitu zuen Pariseko taldearen aurka. Hurrengo norgehiagoka Primera Iberdrola ligako CD Tascon taldearen aurka izango da datorren astelehenean, abuztuak 12, Carranza txapelketaren barruan gaueko 22:00etatik aurrera.

Paris FC : Pecharman , Soyer (Pimentel 70´), Butel, Muller Priessen, Savin (Gréboval  46) ,Benoit (Vaysse 46´), Sow (Ferreira 70´), Thiney,  Catala (Carvalho 70), Aigbogun (Mateo 14´), Sallstrom (Barclais 70´)

Athletic Club: Leguina (Tirapu 30, De La Nava 60), Cirauqui (Moraza 46´), A.Álvarez (Unzué 46´), Garazi (V.Gimbert 70´), Eunate (Nerea Nevado 46´), Valdezate (Uriarte 70´), Cerro (Maite Oroz 70´), Monente (Amaiur 46´), Marta (Nekane 70´), Leia (Yulema 70) y Azkona (L.García 46´).

Golak : 1-0 Mateo (33 min); 2-0 Catala (60 min); 3-0 Sallstrom (62 min );3-1 Maite (83 min pen.)

Erlazionatutako albisteak
Athleticen emakumezkoen taldea galtzaile EH Kopa txapelketako finalean
Athleticen emakumezkoen taldea galtzaile EH Kopa txapelketako finalean
2019ko abu. 24a18:17

Athleticen emakumezkoen taldea galtzaile EH Kopa txapelketako finalean

Erreala 3-0 nagusitu da lehoi emeen aurka baloi geldietan gehiago asmatu ostean

Ikusi gehiago
Athletic Clubeko Emakumezkoen taldea, EH Koparen titulu berri baten bila
Athletic Clubeko Emakumezkoen taldea, EH Koparen titulu berri baten bila
2019ko abu. 23a16:18

Athletic Clubeko Emakumezkoen taldea, EH Koparen titulu berri baten bila

Lehoi emeek, IX. Euskal Herria Koparen finala jokatuko dute bihar Azpeitian (16:00h) Errealaren aurka

Ikusi gehiago
Jokoaren arauei buruzko hitzaldia Emakumezkoen taldearentzat
Jokoaren arauei buruzko hitzaldia Emakumezkoen taldearentzat
2019ko abu. 22a11:31

Jokoaren arauei buruzko hitzaldia Emakumezkoen taldearentzat

Berriki internazional izendatutako De Burgos Bengoetxea epaileak azaldu dizkio lehen taldeari jokoaren arau berriak

Ikusi gehiago
Emakumezkoen taldeko jokalarien egoera
Emakumezkoen taldeko jokalarien egoera
2019ko abu. 20a20:17

Emakumezkoen taldeko jokalarien egoera

Damaris Egurrola eta Oihane Hernandezen hobekuntza aurrera doa baina Corres, Garazi eta Cirauquik itxaron egin beharko dute

Ikusi gehiago
Lucía García, Espainiako selekzioaren deialdian
Lucía García, Espainiako selekzioaren deialdian
2019ko abu. 19a18:58

Lucía García, Espainiako selekzioaren deialdian

Datorren abuztuaren 31an jokatuko du lagunarteko bat Frantziaren aurka

Ikusi gehiago
Athletic Club Emakumezkoen lan plangintza abuztuaren 25era arte
Athletic Club Emakumezkoen lan plangintza abuztuaren 25era arte
2019ko abu. 19a09:54

Athletic Club Emakumezkoen lan plangintza abuztuaren 25era arte

Emakumezkoen lehenengo taldearen lan plangintza larunbateko Euskal Herria kopa finalarekin

Ikusi gehiago
Medina de Pomar peña, Athletic Cluben emakumezkoen taldearekin
Medina de Pomar peña, Athletic Cluben emakumezkoen taldearekin
2019ko abu. 18a18:45

Medina de Pomar peña, Athletic Cluben emakumezkoen taldearekin

Athleticeko jokalariek Las Merindadeseko athleticzale peña ofiziala bisitatu zuten CA Osasunaren aurkako lagunartekoaren ostean

Ikusi gehiago
Lehoi emeen garaipen sufritua Osasunaren aurka
Lehoi emeen garaipen sufritua Osasunaren aurka
2019ko abu. 18a14:57

Lehoi emeen garaipen sufritua Osasunaren aurka

Emakumezkoen Athletic Clubek 5-3 gorritxoak hartu ditu mendean Medina de Pomarren jokatutako lagunartekoan

Ikusi gehiago
CA Osasunaren aurkako partidurako hautatuen zerrenda
CA Osasunaren aurkako partidurako hautatuen zerrenda
2019ko abu. 17a15:47

CA Osasunaren aurkako partidurako hautatuen zerrenda

Emakumezkoen taldea denboraldi-aurreko amaieran dago

Ikusi gehiago
Koldo Aguirre eta Athleticen emakumezkoen taldeari omenaldia F.C Barcelonaren aurkako partiduan
Koldo Aguirre eta Athleticen emakumezkoen taldeari omenaldia F.C Barcelonaren aurkako partiduan
2019ko abu. 16a12:18

Koldo Aguirre eta Athleticen emakumezkoen taldeari omenaldia F.C Barcelonaren aurkako partiduan

Minutu bateko isilunea eta besoko beltzak mito zurigorriaren omenez eta emakumezkoen taldeari errekonozimentua atsedenaldian Carranza txapelketa irabazi ostean

Ikusi gehiago