Bilbao Athletic - SD Eibar

Bilbao Athletic - SD Eibar

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
01
SD Eibar
SD Eibar
  • Troncho 70'

KokapenaLezama 2 , Lezama

1.331 pertsona

Bilbao Athletic gogor lehiatu da Eibarren aurka

Bigarren talde zuri-gorriak, Bingen Arostegiren estreinaldian, armaginen aurka galdu du denboraldi-aurreko lehen proban

undefined

Bingen Arostegiren estreinaldia Bilbao Athleticen entrenatzaile gisa. Denboraldi-aurreko bere lehen proban SD Eibarren aurka ondo lehiatu dira lehoikumeak baina armaginek garaipena erdietsi dute Tronchoren golari esker, bigarren zatian.

Lehen berrogeita bost minutuetan SD Eibarrek erritmo biziagoa erakutsi zuen, baloi-jabetza handiagoa izanda eta aukerarik onenak izanez. Aipatzekoa da Ispizuak Venancioren burukadari egindako geldialdia, lehen zatiko lehen ordu laurdenera iritsi aurretik. Bilbao Athletic Canteroren areara hurbildu zen baina atezainak arazo handirik gabe zapuztu zituen bere saiakerak.

Bigarren zatian Bingen Arostegik erabat aldatu zuen taldea, atezaina izan ezik. Zuri-gorriek hamar minutu on izan zituzten eta markagailua irekitzeko zorian egon ziren, Rego, Vélez eta Guruzetaren jaurtiketekin. Azken honek Yoel behartu zuen aurrelariaren saiakera kornerrera desbideratzeko. Eibarrek aldaketak egin zituen eta hainbat aukera izan zituen Expositoren oinetan, baina Troncho izan zen arratsaldeko golegile bakarra. Aurrelaria ondo egin zuen bira area zuri-gorri barruan eta Gastesi gainditu zuen. Amaierako garaipena eman zion Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeari.