
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2025-26
- Bilbao Athletic - Zamora CF
Bilbao Athletic - Zamora CF


- 16' Korkut
KokapenaLezama 2, Lezama
Bilbao Athleticek garaipenarekin topo egin du berriro
Lehoikumeak gailendu dira Zamoraren aurka eta talde garaipen izugarria lortu dute higadura fisiko handiko partida baten ostean

Garaipen handia eta sekulako merituzkoa lortu du Bilbao Athleticek Zamoraren aurka Lezaman. Jokin Aranbarriren taldea hustu egin zen garaipenarekin topo egiteko eta Oscar Canoren taldea mendean hartzea lortu zuen Efe Korkuten gol bati esker. Lehoikumeak igoerako playoff postuetara itzuli dira.
Zamorak min egin nahi izan zuen baloi-jabetzaren bidez lehen zatian. Bilbao Athleticek nahiago izan zuen aurkaria trantsizio azkarrekin zigortzea.Bigarren talde zuri-gorria eraginkorra izan zen, lehen arrisku-jokaldian gola sartu zuelako. Korkut hasierako hamaikakoan estreinatu zen bigarren taldearekin eta Fermin azpiz gainditu zuen zuen Adrian Perezen jokaldi on baten ondoren. Aranbarriren taldeak errenta kontrolatu zuen, Ibai Sanzen botetan bigarren gola lortzeko aukera izanda ere. Aurrelariak aldea handitzeko zorian egon zen txilena batekin, langarekin topo egin zuena.
Erritmo biziarekin hasi zen Bilbao Athletic bigarren golaren bila atsedenaldiaren bueltan. Giftek Fermin behartu zuen eta Adrian Perezek Zamorako taldearen atearen izkina miazkatu zuen. Zamorak asko sakatu zuen berdinketa lortzeko eta hainbat aukera izan zituen Carbonellen botetan, baina Santos ederto ibili zen. Huestamendiak eta Hierrok izan zuten epaia, baina markagailua ez zen mugitu. Hiru puntu hauek Lezaman geratu dira Bilbao Athleticen lan ikaragarri baten ostean.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

Zamora CF
Hamaikakoan





















