Athletic Club VS Levante UD 2011-5-7 | Athletic Club’s Official Website
Matchday 35

Athletic Club3 : 2Levante UD

Toquero30'
David López47'(p.)
Llorente63'
Stuani77'
Nano85'
Highlights
Stadium
San Mamés
Location
Bilbo
Date
07/05/2011
Time
18:00
Date and time
2011-5-7 - 18:00

Lan asko bosgarren tokira itzuli ahal izateko

Athletic Clubek 3 Levantek 2Athletic Clubek 3-2 irabazi dio Levanteri. Toquerok 30. minutuan sartu du…

2011ko mai. 7a

Athletic Clubek 3 Levantek 2


Athletic Clubek 3-2 irabazi dio Levanteri. Toquerok 30. minutuan sartu du lehen gola eta bigarren zatian David Lopezek, penaltiz, eta Llorentek beste biak sartu dituzte. Levanterenak, azken txanpan, Stuanik eta Nanok egin dituzte. Garaipen garrantzitsua eta landua izan da, eta horri esker gure taldeak bosgarren postua berreskuratu du, Sevilla eta Atletico Madrilekiko bi puntuko aldearekin Liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direla. Gaurkoan irabaztea kostatu zaiguna, arerio zuzenen emaitzak eta gainerako partiden ezaugarriak gauzak bere horretan baloratzeko parada ematen digu. Bartzelonan galdu ondorengo mezu berak indarrean dirau: helburua europar lehiaketarako sailkatzea, ahalik eta goien amaitzea askozaz hobe.

Norgehiagoka denetik izan du, hasiera geldoa, bigarren zatiaren hasiera oso ona eta amaieran sufrimendua, baina sariarekin. Lehen minutuetan baloi galduak eta goitik ziren nagusi, eta aukerak aurkitzea zaila zen oso. Muniainen baloi loratu bat Munuak harrapatu duena eta David Lopezek areaz kanpotik kanpora jaurti duena aipa ditzakegu.

Minutuak aurrera joan ahala, zurigorriak baloi jabetza ia erabatekoa eskuratu dute, baina zaila zen oso atzelari beterano eta garaiez osaturiko lerroa gainditzea. Halaz ere, ordu erdirako Toquerok Muniainen pase sakona jaso du eta ezkerrez behetik Munua gainditu du. Golegilea eta gainerako taldekideek Susaeta ekarri dute gogora. Lasaitasun apur bat urduriegi zegoen San Mamesen, aurrean etsairik edukiko ez bagenu bezala. Hego haizearen eragina omen. Levantek, halabeharrez, lerroak aurreratu ditu, baina Caicedok bigun samar egin duen errematea baino ez du lortu.

Bigarren zatia hasi bezain pronto Nanok besotik heldu dio eta penaltia egin ere Llorenteri. David Lopezek penaltia maisuki jaurti du barrura 47. Minutuan. Ia segituan Gurpegi Orbaizen ordez. Erdilaria minduta zegoen lehen zatiaren amaierako jokaldian, koadrizepsean hartutako kolpearen ondorioz. Llorentek buruz bi aldiz gutxigatik kanpora errematatu du, bietan David Lopezen erdiraketa bikaina jasoz. Une goxoak ziren taldearentzat eta San Mames hirugarrenaren zain zegoen.

Llorente ez da gutxigatik heldu Toqueron erdiraketa errematatzera. Hurrengo abagunean Toquerok berak boleaz errematatu du, baina baloiak atzelari baten buruan jo du. Jo eta ke segitu dute zurigorriek eta azkenean bai, Llorentek saria eskuratu du eta lehen goleko antzeko jokaldiaren bitartez. Muniainen pase sakona, Toquerok barrurantz jo du eta jaurti beharrean pase horizontala egin du Llorentek gertutik eskuinez sareetara bidaltzeko. Partidako 62. minutua zen eta golkada handiagoa merezi zuen arren, Athleticek azken uneotan sufritu behar izan du.

Caparrosek bigarren aldaketa egin du, Gabilondo Muniainen ordez zelairatuz. Bigarrena ere egin du Garciak, Stuani Caicedoren ordez, bi eta zerokoaren ostean jada Jefferson Montero Rubenen tokian zegoen jada, eta hortik gutxira hirugarrena egin behar izan du, Pallardo Iborraren ordez.

Partida kontrolpean ei zegoen. Monterok urrutitik egindako jaurtiketa, Iraizozek erraz harrapatu duena, izan da aukerarik nabarmenena eta laugarrena gertuago zirudien. Esaterako 77. Minutuan Iraolaren baloi loratua Munuak urrundu du eta kontraerasoan Stuanik Valdoren pasea errematatu du 3-1koa egiteko.

Urko Vera Llorenteren ordez zelairatu da eta gauzak ez dira okertu lehia amaitzeko bost minutu falta ziren arte. Une horretan Nanok sartu du Levanteren bigarrena arean mele bat eta Ballesterosen balizko jokoz kanpoko posizioa aprobetxatuz eta urduritasuna hedatu zen, kasu honetan justifikatuagoa, oso denbora gutxi falta baitzen eta hiru puntuen garrantzia nabarmena ere, ondorengo emaitzek frogatu duten bezala. Deportivo etxetik at eta Malaga etxean, hauek dira aste honetako partida biak, denboraldia non amaituko dugun markatuko dituztenak.

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatu du: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ekiza, Castillo; David Lopez, Javi Martinez, Orbaiz, Muniain; Llorente eta Toquero. Aulkian Raúl; Amorebieta, Iturraspe, De Marcos, Gabilondo, Gurpegi eta Urko Vera. Ibai geratu da deialditik at.

Levante Udk honako hamaikakoa zelairatu du: Munua; J. Venta, Ballesteros, Nano, Juanfran; Iborra, X. Torres; Xisco Nadal, Ruben, Valdo; eta Caicedo. Aulkian Reina, H. Rodas, Pallardo, G. Larrea, W. Silva, Stuani eta Jeff. Montero.

Epailea Ramírez Domínguez izan da.