Athletic-Real Madril
Lehen taldea

Athletic-Real Madril

Athletic Clubek Real Madril taldearen kontra jokatuko du Kopako finalerdiko kanporaketa. Jupp Heynckes: ‘Arerio handi…

Athletic Club
Athletic Club
2002ko urt. 18a

Athletic Clubek Real Madril taldearen kontra jokatuko du Kopako finalerdiko kanporaketa. Jupp Heynckes: ‘Arerio handi baten kontrako partida egokitu zaigu gaurko zozketan, Real Madril taldearen aurka hain zuzen ere.   Edozein izanda ere, balizko arerio guztiak zailak ziren oso, talderik onenak baitaude egun sailkatuak. Bere garaian Figueresen aukera ere errespetu osoz hartu behar zela nabarmendu nuen, orain arte lehiaketa bikaina egin du eta.   Real Madril da Ligako Txapelketaren liderra, ezin dugu inondik ere ukatu duen indarra. Intensitate handiko partidak izango dira biak, eta konzentrazioa, kemena, zortea eta, nola ez, zaleriaren laguntza beharko ditugu askorentzat Europako talderik onena den kanpoan uzteko.   Gure aukerak euki baditugu eta konfidantza osoa dut. Baliteke errazago izatea kanpoan uztea bi partidara izanik, Santiago Bernabeun balizko final batean baino, dena alde izango lukete eta. Zaleriari poztasun handia ematen saiatuko da Athletic eta, benetan diot, lortzeko gaitasuna badaukagula uste dut.’