Edorta Muruak Gimnasticari buruz
Edorta Muruak, Bilbao Athleticeko entrenatzaileak, horrela ikusi zuen Torrelavegako Gimnasticaren lana joan den domekan: ‘Zabala…
Edorta Muruak, Bilbao Athleticeko entrenatzaileak, horrela ikusi zuen Torrelavegako Gimnasticaren lana joan den domekan: ‘Zabala da oso zelaia, baina txarto dago, lehorra, irregularra eta bote handia ematen du baloiak. Horrela zaila da oso tajuzko jokua sortzea. Zerbait egiteko ohitu behar duzu zure burua. Euren jokuaren oinarria David Sanz aurrelaria da, indartsua da, 1’90 garaiera du eta erasoko jokaldiak berarentzat antolatzen dute, bai erditik eta bai alboetatik, eta baita alboko sakeetan ere. Horretaz gainera, beste bi jokalari nabarmenduko nituzke: Adrian, bizkarra bilatzeko prest eta bigarren baloiaren bila dabilena, eta Javi Delgado, falta jaurtiketa guztiak egiten dituenak’.

