Escalona, sukarrarekin
Hogeita lau jokalarik burutu dute lehendabiziko lan saioa Tignesen. Ordu eta laurdeneko lan saioan ez…
Hogeita lau jokalarik burutu dute lehendabiziko lan saioa Tignesen. Ordu eta laurdeneko lan saioan ez da present egon Miguel Escalona, sukarrak jota. Atezainarekin batera Mari Lacruz jokalaria geratu da hotelean beste ariketa batzuk egiten.
Baloia eta ariketa fisikoak egin dituzte jokalariek eta gorabehera bakarra izan da Asier del Horno bikian izan duen karga. Badaezpada lan saioa amaitu baino minutu lehenago erretiratu da.
Arratsaldez 18:00etarako prestatu da lan saioa. Biharko, hilaren 14rako, aldiz, lan saioa 10:00etan izango da Bourg St. Mauriceko futbol zelaian.