Athletic Club

Ander Murillo, lau denboraldi gehiago

Ander Murillo, lau denboraldi gehiago

Ander Murillok eta Athletic Clubek lau denboraldi gehiagoz luzatu dute jokalariaren kontratua, asteazkenean, apirilaren 6an,…

Ander Murillok eta Athletic Clubek lau denboraldi gehiagoz luzatu dute jokalariaren kontratua, asteazkenean, apirilaren 6an, Fernando Lamikiz presidenteak, Txema Noriegak eta jokalariak berak prentsaurrekoan azaldu dutenez. Kontratu berria 2009ko ekainaren 30ra arte egongo da indarrean eta ezeztapen klausula 24 milioi eurokoa izango da.