Athletic Club

Girotze lana Athletic Club-Betis partidarako

Girotze lana Athletic Club-Betis partidarako

Athletic Club-Betis partidaren atarikoak eta partida bera girotzeko hainbat ekimen burutuko dira. Hasteko 3×2 metroko…

Athletic Club-Betis partidaren atarikoak eta partida bera girotzeko hainbat ekimen burutuko dira. Hasteko 3×2 metroko hamabi bandera zurigorri banatuko dira harmailetatik: 4 Hego Aurrealdean, 3 Ekialde Aurrealdean, beste 3 Ipar Aurrealdean eta 2 Alboko aurrealdean.A Ekimen horrek Eusko Jaurlaritzaren baimena dauka, eta ez aldiz antzeko ekimen guztiak.

Bestalde, Athletic Clubek eta Mundo Deportivok akordioa lortu zuten aipaturiko egunkariak mosaikoa antolatu zezan San Mameseko harmailetan. Peña Deustok, aurten bere hamargarren urteurrena betetzen duela, hartu du bere gain mosaikoa prestatzeko azpiegitura guztia.

Jesarlekuetan banatuko den kartoi mehearen atzealdean erabiltzeko instrukzioak jasoko dira eta baita ere Athletic Clubeko himnoa zein Harrobiaz Harro kanten letrak. Athletic Clubek eskertu gura dio Mundo Deportivo zein Peña Deustori hitzordu garrantzitsu honi begira emandako laguntza.

Halaber, gogoratzen dugu partida hasi aurretik gure hamaikakoa denon artean kantatuko dugula: esatariak izena aipatuko du eta zalegoak abizena edota goitizena.

Arestian aipatu den guzti honengatik, publikoari ohi baino aurrerapen gehiagoz San Mamesera etortzea erregutzen diogu.