Athletic Club

Arrate Oruetari ebakuntza

Arrate Oruetari ebakuntza

Arrate Orueta jokalariari ebakuntza egin diote eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura dela eta Gasteizko…

Arrate Orueta jokalariari ebakuntza egin diote eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura dela eta Gasteizko USP eritetxean, Mikel Sanchez sendagilearen taldearen eskutik. Ebakuntza eta ebakuntzaren ostekoa normaltasun osoz egin da eta berehala emango diote alta jokalariari sendatze prozesua ekin dezala. Sei eta zortzi hilabete bitarteko baja pairatu beharko du Oruetak.