Athletic Club

Mosaikoa Nasticen aurka

Mosaikoa Nasticen aurka

Athletic Clubek, oraingo honetan Telefonica enpresaren laguntzarekin, mosaiko zurigorria prestatu du iganderako, martxoak 4, Tarragonako…

Athletic Clubek, oraingo honetan Telefonica enpresaren laguntzarekin, mosaiko zurigorria prestatu du iganderako, martxoak 4, Tarragonako Nasticen aurkako lehiaren zati bakoitzaren atarikoetan zabaltzeko.

Mosaikoa Athletic Clubek etxeko partiden aurreko astean hartuko duen beste ekimen bat da Katedraleko harmailetan zurigorriz jantzita eta oraindik hobeagoa izan dadila.

Halaber, San Mamesera zurigorriz jantzita edota berezigarri zurigorriekin joateko deialdia berresten dugu, Getaferen aurkako norgehiagokarako banatu zen zapia ere erabiltzeko deia luzatuz. San Mamesera hurbilduko diren pertsona guztien artean 20 irudi aukeratuko direla eta euren protagonistei Athletic Bihotzez Pack Prestigio bana emango zaie eta beste 10 irudi aukeratuko dira eta bakoitzak bi sarrera eskuratuko du Athletic Clubeko garaikur eta erakusketa aretoa bisitzatzeko jakinarazten dugu baita ere.

Ildo beretik, San Mameseko giro ona bultzatze aldera, postontzia prestatuko da web orrialde honetan, bertan bisitariek euren ideaik utz ditzaten arestian aipatu den helburua lortzeko.

Bestalde, San Mamesen inguruan dagoen itxiera ohartarazpena dela-eta, deialdia egin gura dio Athletic Clubek domekan Ligako partida ikustera abiatuko den zale orori begirunez jokatzeko, epaileekiko eta baita ere kirolariekiko, itxiaren arriskua eta egoera honetan sor zitezkeen ondorio larriak gogoraraziz, baizik eta edozein arau-hausleentzat prest dauden zigor administratiboak, San Mamesen jokatu zen aurreko partidan frogatu zen bezala.