San Mames eta Bizkaia zurigorriz
Athletic Clubek San Mameseko giro are zurigorriagoa bihurtzeko aurrera daramatzan ekimenen artean, eta web orrialde…
Athletic Clubek San Mameseko giro are zurigorriagoa bihurtzeko aurrera daramatzan ekimenen artean, eta web orrialde honetara euren iritzia bidali dituztenen iritzia kontuan hartuta ere, deialdi berezia egin gura du zapatuan jokatuko den Osasunaren aurkako lehian gure klubeko tapauka eraman eta uhinak sortzeko. Ideairekin bat dator San Mamesen bultzatu gura den ekimena, guztion artean gure himnoa abesteko talde biak zelairatu baino lehen.
Ekimen honetan laguntzeko 5.000 tapauka ipiniko ditu salgai Athletic Clubek eurotan, italiar modeloa, 6 eurotan. Aukera baliogarria izango da apirilaren 29ra arte, Real Madrilen aurkako partridaren asteburuan edo izakinak agortu bitartean.
Halaber eta apainketa zurigorria hirira eta herrialdera hedatzeko asmoz, deialdia egiten du Athletic Clubek ageriko lekuetan gure bandera ipintzeko (balkoiak, leihoak, merkalat guneak…) egun ehundaka ostalaritza saltokietan egiten den moduan.
Era berean, San Mameseko partida guztietara berezigarri zurigorriak eramateko deia berresten dugu.
San Mamesera hurbilduko diren pertsona guztien artean 20 irudi aukeratuko direla eta euren protagonistei Athletic Bihotzez Pack Prestigio bana emango zaie eta beste 10 irudi aukeratuko dira eta bakoitzak bi sarrera eskuratuko du Athletic Clubeko garaikur eta erakusketa aretoa bisitzatzeko jakinarazten dugu baita ere.
Gure web orrialdera iristen diren ideiei dagokienez, tapauken inguruan bidali dituztenak gain, errepikatuenak dira Nasticen aurka ezarri zen mosaikoarena baina barruan esaldi batekin eta Katedralean banderen presentzia areagotzeko, egungo Bortizkeriaren-Aurkako legediak indarrean jartzea zailtzen badu ere.

