
Athletic Club-Real Madril: Txartel salmenta
Athletic Club-Real Madril: Txartel salmenta
Zapatua, abenduak 8, 22:00etan.Partida hau dela eta, Klubaren Egun Erdia izendatzea erabaki du Zuzendaritza Batzak….
Zapatua, abenduak 8, 22:00etan.
Partida hau dela eta, Klubaren Egun Erdia izendatzea erabaki du Zuzendaritza Batzak. Beraz, partida ikusteko ezinbestekoa izango da bazkide bakoitzak dagokion sarrera erostea, bazkide txartela erakutsi ostean.
BAZKIDEAK, ABONATUAK ETA HARROBIAK:
Orain arte, hainbat arrazoi direla medio, sarrera jaso ezin izan duten bazkide, abonatu eta harrobiek egin dezakete, bazkide, abonatu eta harrobientzat soilik ipiniko den leihatilan, baina ezin izango diegu lerroa eta zenbakia bermatu, halaz ere, saiatuko litzateke egun duten jarlekuaren gertu izatea.
SAN MAMES ZELAIKO TXARTELDEGIAK
10:30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20:00etara
PUBLIKOA
Lau sarrera pertsona bakoitzeko
Hilaren 5a,6a, 7a: 10:30etatik 13.30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Hilaren 8ª: 10:30etatik 13:30etara eta 20:00etatik aurrera.
Athletic Club-Real Madril C.F. partidarako sarrekak BBKren orotarako kutxazainetan eskuratu ahalko dira.
Finantzia txartela duten erabiltzaile guztiek bailiatu ahalko dute, abenduaren 5tik aurrera, eguneko 24 orduetan. Zerbitzu hau doakoa da BBK-ko finantzia txartela dutenentzat.
Salneurriak – Bazkideak
Goi-Beheko Harmaila Nagusia: 30 euro.
Ekialdeko Goi-beheko Harmaila: 25 euro.
Ekialdeko Harmailako Palkua: 25 euro.
Ipar-Hegoko Goiko Harmaila: 25 euro.
Ipar-Hegoko Beheko Harmaila: 25 euro.
Ipar-Hegoko Sektoreak: 25 euro.
Ek-Iparreko Harmailako Aurrealdea: 25 euro.
Ekialde-Alboko Aurrealdeak: 21 euro.
Ipar-Hegoko Aurrealdeak: 15 euro.
Salneurriak – Publikoa
Goi-Beheko Harmaila Nagusia: 80 euro.
Ekialdeko Goi-beheko Harmaila: 70 euro.
Ekialdeko Harmailako Palkua: 70 euro.
Ipar-Hegoko Goiko Harmaila: 70 euro.
Ipar-Hegoko Beheko Harmaila: 70 euro.
Ipar-Hegoko Sektoreak: 70 euro.
Ek-Iparreko Harmailako Aurrealdea: 70 euro.
Ekialde-Alboko Aurrealdeak: 50 euro.
Ipar-Hegoko Aurrealdeak: Helduak: 30 euro – Umeak (14 urte arte): 10 euro.
18 urte beherakoentzat (Abonatuak)
Ekialde, Ipar, Hego eta Alboko Aurrealdeak: 15 euro.
Azken orduko samaldak ekiditeko asmoz, sarrera erostea erabaki duten Bazkide zein Abonatuei horretarako ipini diren lehen egunetan egitea gomendatzen zaie.