Carlos Gurpegiren zigorra amaitu da
Carlos Gurpegiri ezarri zioten bi urteko zigorra gaur, 2008ko apirilaren 23ko 24:00etan amaitzen da EEFFk…
Carlos Gurpegiri ezarri zioten bi urteko zigorra gaur, 2008ko apirilaren 23ko 24:00etan amaitzen da EEFFk bidali zuen aurtengo martxoaren 25ean erabakiaren arabera, Athletic Clubek eskatuta.
Athletic Clubek, jokalariaren errugabetasuna azpimarratzeaz gain, poztasun handiz hartzen du oinazealdiaren amaiera eta asteburu honetatik aurrera jokalariak futbol zelaietan ere eskainiko duen ahalegina.
Oraindik data eta ordutegirik ez duen Mallorcaren aurkako partidaren atarikoetan hainbat ekitaldi antolatu du Athletic Clubek Gurpegiren itzulera ospatzeko asmoz, eguna ongi etorri jaia bihurtuz.
Partida honi begira, Ongi Etorri leloa eta jokalariaren zenbakia eramango dituen mosaikoa prestatuko du, zelai erdian ipiniko den olanan ere 18 zenbakia agertuko delarik. Halaber, Athletic Clubek dei berezia egiten du San Mamesera abiatuko diren zaleei Gurpegi omentzeko elastikoak edota motiboak eroateko. Zentzu honetan, behin edozein elastiko ofiziala gure dendetan erosiz gero Gurpegiren izena edota zenbakiarekin serigrafiatzen baldin bada, erosleari ez zaio grabaketaren kosturik kobratuko.
Ezein ekitaldi berri bat antolatu ala zehaztuz gero, jakinaraziko du berehala Athletic Clubek.

