Athletic Club

Ustaritz, baja Madrilen

Ustaritz, baja Madrilen

Ustaritz Aldekoaotalora: Haustura miofibrilarra esker koadrizepseko aurreko zuzenean. Atzoko lan saioan I graduko haustura sufritu…

Ustaritz Aldekoaotalora: Haustura miofibrilarra esker koadrizepseko aurreko zuzenean.
Atzoko lan saioan I graduko haustura sufritu zuen esker hankako koadrizepsean eta baja izango da hurrengo partidan.

Fran Yeste: Eskuin orkatilako lotailuaren zartadura.
Fisioterapia jasotzen du. Bizpahiru asteko baja pairatu beharko du.

Gorka Iraizoz: Haustura miotendinosoa eskuin koadrizepseko aurreko zuzenean. Atzo Ramon Cugat sendagilearekin egon eta gero, bere sendatze prozesua segitzen du.


Pablo Orbaiz: Haustura miofibrilarra eskuin hankako aurreko zuzenean. Artropatia eskuin orkatilan.
Bere sendatze prozesua segitzen du, karga partziala mantenduz.

Iñaki Muñoz: Lesioa eskuin bizeps femoralean.
Lasterka iraunkorra egiteari ekin dio eta baloia ikutzen du.


Aitor Ocio: Tendinitisa ezker bizeps femoraleko tendoian.
Lan gutxiago egiten du ezker hankako bizeps femoralean duen ondoeza hobetzeko asmoz.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK