Athletic Club

Peñakideek pasiloa egingo diote Carlos Gurpegiri

Peñakideek pasiloa egingo diote Carlos Gurpegiri

Igandean, Carlos Gurpegiren berragerpena ospatzeko antolatu diren ekitaldien baitan, berrogei peñetako ordezkariek pasiloa egingo diote…

Igandean, Carlos Gurpegiren berragerpena ospatzeko antolatu diren ekitaldien baitan, berrogei peñetako ordezkariek pasiloa egingo diote jokalariari San Mamesera irtetzean. Bakoitzak bere peñaren kamiseta eramango du.

Halaber gogoratzen dugu mosaikoa Ongi Etorri leloarekin eta 18 zenbakiarekin goiko harmaila guztietan egingo dela eta horretarako zaleriari erregutzen diegu normalean baino pixka bat lehenago joatea San Mamesera. Era berean ere gogoratzen dugu gure dendetan Gurpegiren izen eta zenbakiarekin elastiko ofizialetan egiten ari diren serigrafiak musutruk direla.