Athletic Club

Eusebio Rios zendu da

Eusebio Rios zendu da

Eusebio Rios Fernandez, Athletic Club talde organigrama teknikoaren partaidea 1997/1998 eta 2001/2002 denboraldien artean, eta…

Eusebio Rios Fernandez, Athletic Club talde organigrama teknikoaren partaidea 1997/1998 eta 2001/2002 denboraldien artean, eta Roberto Rios Patus gure jokalari ohiaren aita, zendu da Portugaleten maiatzaren 10ean, zapatuan, 72 urte zuela. Athletic Clubek publikoki bere dolumina helarazi gura dio bere sendiari eta bereziki Roberto jokalari ohiari.

Roos Portugaleten jaio zen 1935eko maiatzaren 30ean. Jokalari bezala Galindo, Ortuella, Arenas, Indautxu eta Real Betis taldeetan aritu zen. Entrenatzaile bezala Recreativo, Real Valladolid, Real Murtzia eta Real Betis taldeak zuzendu zituen.