
Athletic Clubek Luis Llopis kontratatu du atezain entrenatzaile bezala
Athletic Clubek Luis Llopis kontratatu du atezain entrenatzaile bezala
Athletic Clubek Luis Llopis Portugal kontratatu du 2010eko ekainaren 10era arte lehen taldeko atezainen entrenatzaile…
Athletic Clubek Luis Llopis Portugal kontratatu du 2010eko ekainaren 10era arte lehen taldeko atezainen entrenatzaile bezala, bertako entrenatzailearen agindupean eta, halaber, Athletic Clubeko behe mailako taldeen atezainen prestakuntzarako koordinatzaile eta zuzendari bezala, beti ere Lezamako koordinatzaile orokorraren eta zuzendari teknikoaren agindupean.
Llopisentzat bere fitxaketa “erronka handia da oso, batez ere Athletic bezalako klub batek eta Caparros bezalako entrenatzaile batek nirengan jarri duten konfiantzarengatik. Hiru urtez egon naiz Real Madrilen eta niretzat eta nire sendiarentzat izugarrizko aurrerapausoa da honako hau. Athletic onerako eta nire lankideekin batera lan egitea baino ez dut nahi. Lan komunean sinisten dut, guztion lanean azken finean eta nire ekarpena gainerakoekin adostua izango da beti”.
Atezainen prestakuntzak hartu duen garrantziaz galdetuta, zerau dio: “Denboraren poderioz jendea pixkaka konturatu egin da atezainen entrenamendua gaur egungo futbolean duen garrantziaz. Zalantza izpirik gabe gure aztarna uzten ari garela eta futbolaren onerako da. Bestalde, ez zait gustatzen prestakuntza bereziaz hitz egitea, baizik eta prestakuntza globalaz, jokuak erantzun globalak eman behar baitie jokuan bertan gertatzen diren egoerei, teknikak eta taktikoak, erasorako eta defentsarako”.
Euskal atezain harrobiaren inguruko legendari buruz, Llopisek dauka bere iritzia: “Maila jaitsi egin dela esan daiteke, nahiz eta atezain onak izan. Hemen, teoriaz behintzat, Gorka Iraizoz bezalako atezaina daukagu, Armando eta Lafuenteren lanarekin batera Estatuko onenen artean egoteko gaitasuna daukana”.
Azkenik, gure erakundeko atezain entrenatzaile barriak onartzen du “beste laupabost” talderen eskaintzak jaso dituela “baina Athletic Cluben eskaintza errefusatuezina zen”.
Luis Llopis Portugal 1964-XI-26
Atezainen entrenatzailea:
– Real Madrid Castilla, Bigarren B Maila, Juan Carlos Mandiarekin.
– Real Madrid Castilla, Bigarren Maila, Miguel Angel Portugal eta Juan Ramon Lopez Carorekin.
– Real Madrid C, Hirugarren Maila, Abrahan Garciarekin.
– Real Sociedad S.A.D Bigarren B Maila, Gonzalo Arconadarekin.
– Real Unión Club de Irun Bigarren B Maila, Miguel Sola, Javier Zubillaga eta Copy Lacasarekin.
– C.D.Hernani Bigarren B Maila, Copy Lacasa eta Iñaki Senarekin.
– Federación Guipuzcoana de Fútbol, Teknifikazio eskolan.
2007-2008 denboraldian, zelaian bertan eta beste ekimen teorikoetaz gain, irakasle bezala aritu da EEFFren Fundazioan eta baita Madrileko Futbol Federazioan. Halaber, laguntzen du AB FÚTBOL aldizkarian, futboleko aldizkari teknikoa.
Bideoan honako lanak egin ditu:
“Entrenatzailea atezainen aditua” BOL. 1 eta 2
“Irizpideak lan saioak prestatzeko” (Editorial Gymnos).
Halaber liburuak eta artikuluak idatzi ditu hainbat aldizkarietan eta lankidetza izan du hainbat klubekin.
Bere ibilbidean leku ezberdinak bisitatu ditu entrenamenduen metodoak ezagitzeko asmotan, bai behe mailako taldeetako atezainekin eta baita ere rpofesional mailan.
Italiar Eskola – Claudio Del Cielo, Franco Tancredi
Holandar Eskola – Frans Hoek
Alemaniar Eskola – Seep Maier, Walter Junngas eta Leitenstotfer
Frantziar Eskola – Marco Pascolo eta Thierry Batnerat
Santanderreko Racing – Pedro Alba
F.C. Barcelona – Juan Carlos Unzue
Almeria – Mikel Insausti
Deportivo – Jose Sambade
Zaragoza – Basigalup
Liverpool eta Valentzia – José Manuel Ochotorena
Osasuna – Vicuña
Getafe – J. C. Arevalo
Espanyol – Tommy N’kono
At.Madrid – Bastón
Athletic Club . Bergara eta Melendez
Anderlecht, Bayern Munich eta Ecuador, Peru eta Suediako selekzioetan.