
Etxeberria eta David Lopez prentsa aretoan
Etxeberria eta David Lopez prentsa aretoan
Joseba Etxeberriak Osasunaren aurkako partida irabazi behar duela esan du, galtzailea kinka larrian geratuko da…
Joseba Etxeberriak Osasunaren aurkako partida irabazi behar duela esan du, galtzailea kinka larrian geratuko da eta. Horregatik bildur gutxien izango duenak lehia aurrera ateratzeko aukera asko izango duela gehitu du. Bestalde, Euskal selekzioan Euskal Herria izena mantentzearen aldeko agiriaz, idazkiaren luzeera eta argitasuna azpimarratu du, lantalde osoak bat egin duela gehituz. Halaber, gizartearen ardura dela izena, baina jokalariek euren iritzia eman dutela gaineratu du.
David Lopezek zailtzat definitu du bere talde ohiaren aurkako dema, baina aurrera atera behar duguna. Euskal selekzioaren inguruan, haren adiskideek hartu duten erabakiarekin bat datorrela esan du.
