
Hondartza futboleko IV. Txapelketaren azken txanpa
Hondartza futboleko IV. Txapelketaren azken txanpa
Domekan, ekainaren 21an, Getxoko Ereaga hondartzan jokatuko da Hondartza futboleko Fundacion Athletic Club Fundazioaren IV….
Domekan, ekainaren 21an, Getxoko Ereaga hondartzan jokatuko da Hondartza futboleko Fundacion Athletic Club Fundazioaren IV. Txapelketaren azken fasea.
Finalerdiak 09:00etan hasiko dira benjamin eta kume mailetan. Ostean, 11:00etan finalak jokatuko dira.
Finalak jokatu ondoren, Athletic Clubeko emakumezkoen taldea eta areto futboleko Stilo Berrio taldea, erakustaldi partida jokatuko dute hondar lehorrarekin prestatu den zelaian, harmailak eta guztiz.
Finalak ikusteko eta sariak banatzeko, ordezkaritza zabala eroango dute Athletic Clubek eta Getxoko Udalak.
Ekitaldia jai giroan ospatuko da eta horretarako puzgarriak, trebetasun jokoak, 4x4ko partidak hondar lehorrean eta umeentzako jokoak, besteak beste, aurki ditzakete Arrietarara hurbilduko direnek.
