
Athletic Clubeko espedizioa Bernan dago
Athletic Clubeko espedizioa Bernan dago
Athletic Clubeko espedizioa Bernan dago Young Boys taldearen aurka abuztuaren 6an Europa Leagueko sailkapen kanporaketari…
Athletic Clubeko espedizioa Bernan dago Young Boys taldearen aurka abuztuaren 6an Europa Leagueko sailkapen kanporaketari dagokion itzuleko partida jokatzeko. Zurigorriak Bilboko aireportutik 10:00etan hegazkinez irten dira Suizarantz eta ordu t’erdi beranduago Bernako aireportu txikira heldu dira, eguraldia lagun zutela, hogei graduko tenperaturarekin.
Fermin Palomar presidenteordearekin batera, Juan Manuel Delgado, Juan Pedro Guzman eta Julio Garaizabal batzakideak izan dira espedizio buru eta, horretaz gainera, berrogeita hamar inguru zale, hain artean batzakide ohi batzuk, eta hamahiru kazetari ere heldu dira.
Hamabi t’erdietarako Hotelbernean zeuden eta 13:30etarako bazkaria dago prest. Askaria 17:30ean izango da eta 19:30ean lan saioa Suisse Wankdorf futbol zelaian.
