Athletic Club

Athletic-Real Madril: Txartel salmenta

Athletic-Real Madril: Txartel salmenta

Urtarrilaren 16an, larunbatean, 20:00etanKLUBAREN EGUN ERDIA Partida hau dela eta, Klubaren Egun erdia izendatzea erabaki…

Urtarrilaren 16an, larunbatean, 20:00etan

KLUBAREN EGUN ERDIA

Partida hau dela eta, Klubaren Egun erdia izendatzea erabaki du Zuzendaritza Batzak. Beraz, partida ikusteko ezinbestekoa izango da bazkide bakoitzak dagokion sarrera erostea, bazkide txartela erakutsi ostean.

RSC Anderlecht-en kontra jokatuko den UEFA Europe League-aren final-hamaseireneko joaneko partida dela eta, Zuzendaritza Batzak bazkide, harrobi eta abonatuentzako abonoa prestatu du bi partidentzako. Abono hauek, partidako prezioarekin alderatuz, merkeagoa izateaz gainera, bazkide txartela bakoitzari dagokion jesarlekuan egoteko bermea eskainiko dio. Partida bakoitzeko banako sarrera erosteko aukera dago, era berean.

Urtarrilaren 14tik aurrera, ordea, Klubak ezin izango du bazkidearen berezko jesarlekurik bermatu lehiaketaren fase honetan UEFAk ezartzen dituen betebeharrak direla eta.

Betebehar horiek medio, Klubak ezin die edozein kasutan berezko jesarlekurik bermatu Hegoaldeko Aurrekaldeko zenbait bazkideri, eta abonoaren prezioaren gain konpentsazio bat izango dute.

Abono hauek ezin izango dira BBKko orotarako kutxazainen bitartez erosi.

Jatorrizko sarrera San Mamesera sartzeko ezinbestekoa den titulo bakarra denez gero, Kluba ez da erantzule izango inongo galera edo osketa gertatu ezkero.

Abonoa edo sarrerak hartzeko egun eta ordutegiak jarraian adierazten direnak izango dira:

BAZKIDEAK
BBKren OROTARAKO KUTXAZAINAK

BBK-k eskaintzen duen orotarako kutxazainaren bitartez eskuratu ahal izango dute bazkideek bai Real Madrilen kontrako partidarako, baita Anderlechten kontrako partidarako sarrera ere, hilaren 8tik 10:30etatik, hilaren 13ra, 20.00ak arte, lehenengo eta behin bazkide txartela sartuz kutxazainean. Zerbitzu hau doakoa da BBK-ko edozein finantzia txartela dutenentzat. Eragiketa hau gauzatzeko PIN zenbakia sartzea ezinbestekoa da.

BAZKIDEAK ETA HARROBIAK
SAN MAMES ZELAIKO TXARTELDEGIAK

EGUNAK ETA ORDUTEGIAK

Hilaren 8,9ean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30 etatik 20:00etara.
Hilaren 10ean, 10:30etatik 13:00etara
Hilaren 11,12,13an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara

ABONOA
Goi-Beheko H. Nagusia, 65 €
Ekialdeko Goi-beheko H., 56 €
Ekialdeko H. Palkua, 56 €
Ipar-Hegoko Goiko H., 56 €
Ipar-Hegoko Beheko H., 56 €
Ipar-Hegoko Sektoreak, 56 €
Ek-Ipar. H. Aurrealdea, 56 €
Eki-Alboko Aurrealdeak, 47 €
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 39 €

Harrobi
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 39 €

REAL MADRIL
Goi-Beheko H. Nagusia, 40 €
Ekialdeko Goi-beheko H., 35 €
Ekialdeko H. Palkua, 35 €
Ipar-Hegoko Goiko H., 35 €
Ipar-Hegoko Beheko H., 35 €
Ipar-Hegoko Sektoreak, 35 €
Ek-Ipar. H. Aurrealdea, 35 €
Eki-Alboko Aurrealdeak, 30 €
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 25 €

Harrobi
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 25 €

ANDERLECHT
Goi-Beheko H. Nagusia, 35 €
Ekialdeko Goi-beheko H., 30 €
Ekialdeko H. Palkua, 30 €
Ipar-Hegoko Goiko H., 30 €
Ipar-Hegoko Beheko H., 30 €
Ipar-Hegoko Sektoreak, 30 €
Ek-Ipar. H. Aurrealdea, 30 €
Eki-Alboko Aurrealdeak, 25 €
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 20 €

Harrobi
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 20 €

Azken orduko samaldak ekiditeko asmoz, eta sarrerak jasotzeko epea bazkide-txartelen ordainketarekin bat egin dutenez, sarrera erostea erabaki duten bazkide zein abonatuei horretarako ipini diren lehen egunetan egitea gomendatzen zaie.

ABONATUAK
URTEKO ABONATUAK (Salneurriak Publikoarentzat):

Arestian agertzen diren txarteldegi, egun eta ordu berberak. Denboraldiko abonu txartela erakustea ezinbesteko baldintza izango da.
AIPATZEN DIREN EGUNETAN JASOTZEN EZ DIREN SARRERAK PUBLIKOARENTZAT IPINIKO DIRA SALGAI.

ABONOA
Ekialdeko Goiko H., 165 €
Eki-Alboko Aurrealdeak, 117 €
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 87 €

18 urte beherakoentzat
Eki-Alboko Aurrealdeak, 47 €
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 37 €

REAL MADRIL
Ekialdeko Goiko H., 90 €
Eki-Alboko Aurrealdeak, 65 €
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 50 €

18 urte beherakoentzat
Eki-Alboko Aurrealdeak, 30 €
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 25 €

ANDERLECHT
Ekialdeko Goiko H., 85 €
Eki-Alboko Aurrealdeak, 60 €
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 45 €

18 urte beherakoentzat
Eki-Alboko Aurrealdeak, 25 €
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 20 €

PUBLIKOA
BBKren OROTARAKO KUTXAZAINAK

Athletic Club-Real Madrid C.F. partidarako sarrerak BBKren orotarako kutxazainetan eskuratu ahalko dira.
Finantzia txartela duten erabiltzaile guztiek baliatu ahalko dute, urtarrilak 15aren 10:30etatik aurrera, eguneko 24 orduetan. Zerbitzu hau doakoa da BBK-ko finantzia txartela dutenentzat.

SAN MAMES ZELAIKO TXARTELDEGIAK

CLUB ATHLETIC-EN KIDEAK

Fundación Athletic Club Fundazioaren ‘Club Athletic’-en kideek sarrerak jasotzeko lehentasuna dute.

Hilaren 14an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30 etatik 20:00etara

BESTELAKO PUBLIKOA

Hilaren 15ean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara
Hilaren 16an, 10:30etatik 13:00etara eta 18:00etatik aurrera

Salneurriak
Goi-Beheko Harmaila Nagusia, 100 €
Ekialdeko Goi-beheko Harmaila, 90 €
Ekialdeko Harmailako Palkua, 90 €
Ipar-Hegoko Goiko Harmaila, 90 €
Ipar-Hegoko Beheko Harmaila, 90 €
Ipar-Hegoko Sektoreak, 90 €
Ek-Iparreko Harmailako Aurrealdea, 90 €
Ekialde-Alboko Aurrealdeak, 65 €
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 50 €
Umeak (14 urte arte), 20 €