Espedizioa Wolverhamptonen dago
Athletic Clubeko espedizioa Wolverhamptonen dago abuztuaren 7an, larunbatean, bertako 15:00etan (ordu bat gehiago Bilbon) Wolverhamptonen…
Athletic Clubeko espedizioa Wolverhamptonen dago abuztuaren 7an, larunbatean, bertako 15:00etan (ordu bat gehiago Bilbon) Wolverhamptonen aurka lagunarteko partida jokatzeko.
Juan Antonio Zarate, Emilio Prieto eta Jesus Arancibia batzakideek eta Joxe Anjel Iribar espedizioburu izan dira.
Zurigorriek 16:00etan Bilbotik irten dira eta hiru orduko hegaldiaren ostean Ingalaterrako 18:00etan heldu dira Birminghamera. Hortik autobusez Wolverhamptonera abiatu dira eta auto ilada luzeak igaro eta gero Ramada Park Hotelera heldu dira 19:45ean, bertan Fernando Garcia Macua presidentea zain zela. Afaria 21:00etarako prest dago.
Zeruan hodeiak eta grisa dira nagusi eta 21 graduko hozberoa dago.

