Athletic Club

Solan de Cabraseko botila solidarioak

Solan de Cabraseko botila solidarioak

Solan de Cabrasek bere ekimen solidarioekin segitzen du Afrikako kontinentera ura eramateko asmoz, eta horretarako…

Solan de Cabrasek bere ekimen solidarioekin segitzen du Afrikako kontinentera ura eramateko asmoz, eta horretarako Angolan putzu bat eraikitzen ari da.

Horregatik, Nacho Cano artistak diseinaturiko eta, aldi berean, bere izena aipatzen duen Edizio Mugatuko botila beltzarekin dirua biltzen jarraitzen du.

Athletic Clubek edizio mugatu horren 200 botila erosi ditu eta bere denda ofizial guztietan salgai jarriko ditu, bakoitza 5 eurotan, datorren astelehenetik, urriaren 11tik aurrera.