Bihar, Zubietan, Real Sociedad-Athletic Club
Emakumezkoena

Bihar, Zubietan, Real Sociedad-Athletic Club

Bihar, igandea, eguerdiko hamabietan, Zubietan, Athletic Clubek oso partida garrantzitsua jokatuko du. Euskal taldeak, derbia…

Athletic Club
Athletic Club
2010ko aza. 27a

Bihar, igandea, eguerdiko hamabietan, Zubietan, Athletic Clubek oso partida garrantzitsua jokatuko du. Euskal taldeak, derbia jokatzeaz gain, A taldeko lehenengo postua nor izango den lehian egongo da.

Alberto Berasaluzek futbolari hauek bildu ditu deialdirako: Ainhoa, Eider, Itsaso, Marta M., Nekane, Tzibi, I. Murua, Iraia, Orueta, Manu, Andere, Gangoiti, Paula, Olabarrieta, Ibarra, Beristain, J. Flaviano, Saioa eta Guru.