Athletic Club

Eroski, Athleticen lankide Kopako finalerako

Eroski, Athleticen lankide Kopako finalerako

Eroskik lankidetza-akordio bat sinatu du Athletic Clubekin esklusiban, Kopako finala dela-eta taldearen kamiseta eta bandera…

Eroskik lankidetza-akordio bat sinatu du Athletic Clubekin esklusiban, Kopako finala dela-eta taldearen kamiseta eta bandera banatzeko eta saltzeko.

Akordioa Athleticen Lezamako egoitzan sinatu da ofizialean sinatu da apirilaren, eta bertan egon dira Etor Gorroño Athletic Clubeko marketineko zuzendaria eta Jose Miguel Mera Eroski ko kanpo-harremanetako zuzendaria.

Athleticek Kopako finalerako prestatu dituen kamiseta eta bandera Bizkaiko supermerkatu eta hipermerkatu guztietan egongo dira eskuragarri, baita Eibar, Castro, Laudio eta Amurrioko dendetan ere.

Eroskiri buruz

Sarea honela osatuta dago: 105 Eroski hipermerkatu, 989 supermerkatu (Eroski /center, Eroski /city eta Caprabo), 59 gasolina-zerbitzugune, 19 cash-carry, 218 Eroski Bidaiak bulego, 36 Forum Sport kirol-denda, 281 IF lurrindegi eta 6 Abac aisia eta kulturako denda, gehi 32 plataforma logistiko. Sare horretan daude 485 autozerbitzu frankiziatu ere. Frantzian, 4 hipermerkatu, 16 supermerkatu eta 17 gasolina-zerbitzugune ditu Eroskik. Andorran, 4 IF lurrindegi.

Duela 42 urtetik hona, Eroskiko mozkinen % 10 gizarte-ekintzako ekimenetara bideratzen da. Eta Eroski Fundazioaren bitartez bideratzen da mozkin horien zati handi bat, gizarteari eskaini eta komunitatearen hiru behar-mota nagusitarako erabiltzeko: kontsumitzailearen informazio eta prestakuntzarako, ingurumenaren babeserako eta solidaritaterako.