Letrak eta Futbola 2013
Fundacion Athletic Club Fundazioak, Foru Liburutegiarekin batera, ‘Letrak eta Futbola’ zikloaren laugarren edizioa aurkezten du,…
Fundacion Athletic Club Fundazioak, Foru Liburutegiarekin batera, ‘Letrak eta Futbola’ zikloaren laugarren edizioa aurkezten du, literaturak eta baloiak bat egiten duten hitzordu klasikoa bilakatu dena.
Aurtengo edizioan lau topaketa antolatu dira. Foru Liburutegian (Diputazio Kalea 7, Bilbo) gauzatuko dira 19:00etan, hurrengo otsailaren 7, 14, 21 eta 28an. Bertan egongo dira Hernan Casciari, Enric Gonzalez, Edorta Jimenez, Andoni Egaña, Lutxo Jimenez, Elena Medel eta Manuel Vilas idazleak, bai eta ‘Los Libros del KO’ (Emilio Sanchez Mediavilla) eta Contra Ediciones (Eduard Sancho) argitaletxeetako eta Panenka (Aitor Lagunas) aldizkariaren arduradunak ere.
Mahai-inguruak eta hitzaldia 19:00etan hasiko dira eta edozeinek doan joateko aukera dauka (Liburutegian sartzeko NAN eraman behar dela gogoan hartu).
Athletic Club Fundazioak urtero programatuta, kultura esparru batean futbolarekin eta kirolarekin harremana duen ekintza multzoaren barruan kokaturik dago “Letrak eta Futbola” zikloa. Gure gizartean kultura sarea indartzea dute helburu ekintza hauek, kirol ikuskizunen ohiko ikusleak futbola edota kirolaren gaiak dituzten kultura ekintzetara erakarriz. Horretarako, edukien kalitatea mantentzen da hezigarriak eta erakargarriagoak izateko. Bide batez, zaleei kultura gogoetaren mundura hurbiltzea da asmoa, futbolarekiko duten pasioa bizi izateko modu desberdinak daudela erakutsiz. Baita Athletic Clubeko gizarte, kultura eta sentimenduari buruzko garrantziaz ere gogoeta egiteko.
‘Letrak eta Futbola’ zikloak Carlton Hotelaren babesa dauka