Athletic Club

Zinemaldia, laugarren eguna

Zinemaldia, laugarren eguna

Gaur Maiatzaren 2an, BBK Aretoan, Thinking Football Film Festivalak aurrera segitzen du saio bikoitzarekin. Hasteko…

Gaur Maiatzaren 2an, BBK Aretoan, Thinking Football Film Festivalak aurrera segitzen du saio bikoitzarekin. Hasteko 18:30ean ‘Soka Afrika’ ingeletar pelikula eskainiko da (lehen “L`Equip Petit” film laburra eskainiko da) eta 20:30ean ‘Tom meets Zizou’ alemaniar filma.

Sarrera doakoa da edukiera bete arte.

‘L’EQUIP PETIT’
(‘Talde txikia’)
“L`Equip Petit” (“Talde txikia”)
Roger Gomez eta Dani Resines
Catalunya, 2012
9 minutu / (J.B.A.)

“Talde Txikia” El Cangrejo ekoizle katalunyarrak egindako dokumental labur liluragarria da, eta bertan, Margatàniaren istorioa kontatzen da. Neska-mutilez osaturiko aurrebenjaminen talde hau eskola-ligaren azken jardunaldira heltzen da aldeko golik gabe eta kontrako berrehunetik gora jasota, baina datu horrek ez die bere burua gainditzeko xedeak izateari, dibertitzeari eta futbolarekin amesteari uko egiten.

“Soka Afrika”
Suridh Hassan
Ingalaterra, 2011
59 minutu / (J.B.A)

“Soka Afrika” pelikulan, Kermit Erasmus hegoafrikar eta Ndomo Sabo kamerundar bi jokalari afrikarren aurrez aurreko istorioak ematen dira ezagutzera, eta nola biok futbol ametsaren bila jotzen duten.
Erasmus Europan jokatzen duen izar berria, Munduko Txapelketari begira futbolarekin ahalegin guztia egiten ari den herrialde batekoa den bitartean, Ndomo Sabok Afrikako jokalari gazteekin trafikatzen zuen mafietako batek harrapatu zuen. Afrikako futbolariak duen errealitatearen erretratu ausarta da, eta ametsa eta amesgaiztoa banatzen dituen muga zehaztugabea denez gero, bera aurkitzea zaila da.

‘TOM MEETS ZIZOU’
(‘Tomek Zizou ezaguna du’)
“Tom meets Zizou” (“Tomek Zizou ezaguna du”)
Aljoscha Pause
Alemania, 2011
136 minutu / (J.B.A.)

“Tom meets Zizou”, Thomas Broich Alemaniako futbolean etorkizun oparoa zuenetariko baten itxaropenik eza, ametsak, munduko ikuspegia eta ibilbidearen erretratua egiten duen zinta da. Aljoscha Pausche zinemagileak pertsonaia hau jarraitu eta elkarrizketatu zuen zuen 2003 eta 2011 urteen artean. Broich, “Mozart” edota “Netzer berria” ezizenez ezaguna zena, futbolari berezia da, eta ametsak betetzen doan heinean, futbolaren munduarekiko duen atzerriratze sentsazioa ari da jasaten. Pelikula honek oso futbolari berezi baten ezusteko lanbide eta bizi-eboluzioa erakusten ditu une desberdinen bitartez, adibidez, Bigarren Mailako Wacker Burghausen talde apalean egin zituen hasierak, Borussia Mönchengladbachen segitzeko izar bezala indarka sartu izana edota Australiara jotzeko hartutako erabakia.