Cardiff Cityk 2 Athletic Clubek 1
Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Cardiff Cityren aurka: Iraizoz; Iraola, San José, Gurpegi,…
Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Cardiff Cityren aurka: Iraizoz; Iraola, San José, Gurpegi, Saborit; Iturraspe, Beñat; Susaeta, Ander Herrera, Muniain eta Toquero. Aulkian Iago Herrerin, Laporte, Ekiza, Moran, Ibai, De Marcos eta Kike Sola.
Cardiff City: Marshall; Connolly, John, Kim, Caulker, Turner, Whittingham, Gunnarsson, Campbell, Bellamy, Smith. Aulkian Brayford, Lewis, Mason, Cowie, Hudson, Conway eta Noone egongo dira.
Epailea Mark Whitby izango da, eta Phil Thomas eta Lewis Edwards, laguntzaileak.
Partida hasi da
Zale zurigorri asko harmailetan.
1m. Beñatek areaz kanpotik langa gainetik bidali du. Ostean Iraizozek ukabilez urrundu du.
7m. Connolyk buruz kanpora errematatu du
16m. San Josek ez du gutxigatik azken errematean asmatu. Beñatek atera du falta
19m. Beñatek langara jaurti du! Pena
22m. Aukera bikoitza. Ander Herrerak ezin du atezainaren irteera gainditu. Hurrengo jokaldian Muniain gutxigatik kanpora.
26m. Toqueroren jaurtiketa Marshallek kornerrera bidali du. Aukera!
31m. Toquerok eskuinez langa gainetik! Iraolaren pasea izan da.
40m. Orain Toquerok buruz atezainaren eskuetara
45m. 1-0 withinghamek areaz kanpotik. Ene! Atsedenaldia.
48m. Muniain jaurti atzelari batek jo eta atezainak harrapatu du
50m. Toquerok ezkerrez kanpora.
52m. 2-0 Campbellek. Toquerori falta, seinalatu ez, eta baloi sakonean Campbellek atezainaren irteera gainditu du.
55m Gooooooola 2-1 Iraolak Herreraren pasea eskuinez boleaz errematatuz.
64m Kike Sola, De Marcos eta Laporte, Toquero, Saborit eta Herreraren ordez.
66m. Cowie Bellamyren ordez eta Mason Gunnarasoren ordez.
74m. Kike Solak eskuinez altuegi bidali du
76m. Ibai Gomez Susaetaren ordez.
79m. Noone Smithen ordez.
82m. Wittinghamek areaz kanpotik jaurti eta Iraizozek harrapatu du.
86m. Ibai Gomezk areaz kanpotik kanpora.
87m. De Marcosen aukera! Atezainak harrapatu du bigarren saiakeran
89m. Muniain jaurti eta atezainak urrundu!
90m. Laportek buruz bigun atezainaren eskuetara

