Iñaki Azkuna zendu da
Josu Urrutiaren hitzak Athletic Clubek, Iñaki Azkuna Urreta, Bilboko alkatearen heriotza dela eta, 2014ko martxoaren…
Josu Urrutiaren hitzak
Athletic Clubek, Iñaki Azkuna Urreta, Bilboko alkatearen heriotza dela eta, 2014ko martxoaren 20an ostegunean, bat egiten du sendiaren saminarekin une latz hauetan eta bere doluminik sentikorrena azaldu nahi die albokoei eta, 1999ko ekainaren 13an hautatua izan zenetik, ordezkatzen zuen instituzioari.
Dolu-eguna da gaurkoa Bilbo eta Bizkaiarentzat, baina baita ere esker onerako. Goian bego alkate jauna.
Athletic Clubeko bandera haga erdian ipini da Ibaiganen dolu-seinale moduan.
Partida hasi aurretik minutu bateko isilunea gordeko da.