Athletic Club

Janzkera berrien aurkezpena

Janzkera berrien aurkezpena

Athletic Clubek 2014-2015 denboraldirako Nike markadun janzkera berriak aurkeztu ditu ostiralean, uztailaren 11an, 13:40ean San…

Athletic Clubek 2014-2015 denboraldirako Nike markadun janzkera berriak aurkeztu ditu ostiralean, uztailaren 11an, 13:40ean San Mameseko kanpo aldean, 6. atearen ondoan hain zuzen ere. Janzkerak salgai egongo dira gure denda ofizialetan uztailaren 12an, larunbatean, eta lehen taldeak egun berean, 19:00etan, Getxon estreinatuko ditu.

Janzkeren ezaugarriak

“DENOK BATERA LORTU DUGU” lelopean, taldeak eta zaleek inoiz baino harroago erakutsiko dituzte gaur ofizialki aurkezten ditugun Athletic Cluben janzkera berriak, 2014-15 denboraldian bai Ligan bai Europan.

Etorkizun hurbilarekiko duen sentimendu eta jarrera handinahi hori erakusten du hiriaren ikur den San Mames aurrean jokalariei ateratako argazkiak.

Athletic Clubek lehen janzkera berriaren jokatuko du datorren denboraldian, marra zurigorriak eta diseinu klasikoa izango duen janzkera.

Lehen janzkerako kamisetaren marrak meheagoak dira orain, eta hondoan ia ikusten ez diren gapirioak ditu diseinu berritzaile batean.

Kamisetak lepoa borobil beltza du ertz zuriarekin, eta denboraldi honetako berrikuntza mauketan dator, gorriak dira eta eskumuturrak beltzak dira eta ertz zuriak dute.

Lepoaren atzealdean eta barrualdean Athletic Clubek hain harro ordezkatzen duen ikurriña daraman etiketa bat du.

Lehen janzkerako galtza berriak beltzak dira eta albo bakoitzean marra gorri bat dute. Galtzerdiak ere beltzak dira eta atzealdean gapiriozko marra zabal bat dute.

Eta bigarren janzkera euskal harrotasunaren ikurra da, ikurriñaren koloreak biltzen baititu.

Athletic Cluben bigarren janzkera kamiseta berriak klubaren espiritu bakarra jasotzen du, berdea da nagusi eta sorbaldetan gorria eta eskumuturrean zuria du ertz gorriarekin.

Kamisetak pikodun lepo zuria du atzealdean eta ertz gorri meheagoa aurrealdean.

Lepoaren atzealdean, barruko aldean, ikurriña duen etiketa bat dauka.

Bigarren janzkeraren galtza berriak zuriak dira eta alde banatan marra gorri mehe bat dute. Galtzerdi berriak, berriz, gorriak dira eta atzealdean gapiriozko marra zabala dute.

Lehen eta bigarren janzkera berriak denda ofizialetan salgai egongo dira uztailaren 12tik aurrera.

Janzkera berri honek Nike-en diseinu ezaugarria dituen arren, jokalarientzat berritzailea da errendimendu, teknologia eta ingurumen jasangarritasunari dagokionez.

NIKE DRI-FIT TEKNOLOGIA

NikeDri-Fit teknologiak gorputzaren izerdia xurgatu eta kamisetaren eta galtzen kanpoaldera bidaltzen du, han berehala lurruntzeko. Horrek jokalarien errendimendua areagotzen du, freskoago, lehorrago eta erosoago daudelako.

Laser bidez moztutako aireztatze zuloek eta giltzarri diren zonaldetan dauden sareek jokalarien gorputzetan airearen zirkulazioa handitzen dute, eta horrek zelaian jokoan ari diren laurogeita hamar minutuetan tenperatura erregulatzen laguntzen du.

Janzkerak ehun berri batez eginak daude, kotoi eta poliester birziklatua duten puntu bikoitzeko ehun berria. Eta izerdia kanporatzeaz gain leuna da eta itxuraz lagungarria da.

INGURUMEN JASANGARRITASUNA

Nike-ek pentsatzen du ezinbestekoa dela bere janzkeren ingurumen jasangarritasuna, eta aurten ere poliester birziklatuz egin dituzte. Janzkera horiek ingurumenean ahalik eta gutxien eraginez errendimendu hobea eskaintzeko sortu dira.

Janzkerak plastikozko botila birziklatuekin eginak daude. Galtzak %100 poliester birziklatua dira, kamisetak %96 eta galtzerdiak %78.

Janzkera bakoitza egiteko batez beste plastikozko 18 botila birziklatu erabili dira. Eta azken lau urteetan Nike-ek ia bi milioi botila erretiratu ditu zabortegietatik janzkerak egiteko.

Poliester birziklatuaren erabilerari esker Nike-ek prozesuan erabiltzen duen energia %30 gutxitzen du.

DOIKUNTZA BIKAINA, BERRIA ETA EGUNERATUA

Nike-ek munduko zenbait futbolari onenen gorputzak eskaneatu zituen 3D-n doikuntza berria, eguneratua eta bikaina zuen janzkera sortzeko. Janzkeraren doikuntza berriak gorputzari modu naturalagoan mugitzeko aukera ematen dio, eta horrek erosotasuna eta jokalarien errendimendua hobetzen du.

2014rakoNike Elite Match-en doikuntzek diseinua eguneratu dotoreagoa aurkezten dute eta bereziki futbolerako pentsatu dira.

Nike-eko diseinatzaileek jokalari onenekin hitz egin zuten partiduan zer espero zuten jakiteko. Orain hainbat zonalde estrategiko akoltxatu dira erosotasun handiagoa eta behatz lodiaren eta astragaloen inguruan babes handiagoa lortzeko. Zonalde honek jasotzen du kolpe gehien eta arkuaren euskarriak oinak gogor eusten ditu eta labain egitea eragozten du.

Galtzerdietan material gutxiago erabili da jokalarien tokea hobetzeko, eta orkatiletan eta oinaren goialdeko zirrikituek galtzerdiak zimurtzea eragozten dute.

NIKE PRO BASELAYER

Jokalariek futbol modernoko berrikuntza hoberenez goza dezaten, partidu egunetan Nike Pro Baselayer barruko kamiseta jartzeak transpirabilitate hobea eskaintzen du eta historiako kamisetarik arinena da.

Hainbat oinarrizko kapa daude jokalarien noiznahi erabil ditzaten, udan fresko eta lehor eta neguan bero eta lehor egoten lagunduko dietenak.

Barruko Nike galtzak ere 2014an diseinatu dira, munduko jokalari onenen beharrak zehatz aztertu ondoren.

“Jokalariei galdetu genienean partiduetan behar dituzten babesen berri emateko, haietako batzuk orbainak erakutsi zizkiguten aldakaren atzealdean eta goiko aldean, lurrean labain egitearen ondorioz”, azaldu zuen Martin Lotti-k, Nike-en Sormen zuzendari orokorrak. “Lanean hasi ginen babes handiagoa lortzeko baina ez genuen transpirabilitatea eta arintasuna utzi nahi”.

Nike Pro Combat Ultralight Slider galtzak behar berezi horiei erantzuteko diseinatu dira, eta jokalariei aurkariari aurre egiteko aukera ematen diote lurrean labain lasaiago eginez.

Erreduren aurkako babes zonaldeak handitu dira jokalarien labaintze patroiari egokituz; gainera, galtzak aurreko diseinuak baino %20 arinagoak dira eta %87 poliester birziklatua dira. Sare zonalde bat gehitu da bero gehien eragiten duten zonaldeak hozteko.