
Dena prest Shakhtar-en aurka jokatzeko
Dena prest Shakhtar-en aurka jokatzeko
Dena prest dago Athletic Club-FC Shakhtar UEFA Champions Leagueko Multzoen Faseko lehen jardunaldiari dagokion partidarako…
Dena prest dago Athletic Club-FC Shakhtar UEFA Champions Leagueko Multzoen Faseko lehen jardunaldiari dagokion partidarako (20:45, Anastasios Sidiropoulos -GRE-, San Mames, C+Liga de Campeones).
Irailaren 17an, asteazkenean, eta UEFA arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, Ronald Zimmermann UEFAko delegatu alemaniarraren agindupean. Bertan ere, besteak beste, Jern Nest Larsen epaile-begirale, danimarkarra egon da.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen elastikoa eramango dugu, prakak eta galtzerdi beltzekin; atezainek elastiko, praka eta galtzerdi beltzaz joango dira. FC Shakhtar-en aldetik kamiseta zuria (marra beltza eta laranjarekin), praka zuriak eta galtzerdi zuriak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, janzkera osoa orlegia izango da.
Zelaian ia 50.000 ikusle egongo dira, hauetatik 100 ukrainiar inguru. Zerua lainoturik da Bilbon eta 30 graduko hozberoa dago, partidaren ordurako espero dena baino altuagoa.
Josu Urrutia presidenteak batzakideekin batera bazkari instituzionala egin du FC Shakhtar-eko ordezkariekin Ibaiganen.