Athletic Club

FC Bartzelona, Torino FC eta Real Madril, abonua

FC Bartzelona, Torino FC eta Real Madril, abonua

Zuzendaritza Batzak F.C. Bartzelona eta Real Madril C.F.-ren aurkako neurketak Klubaren Egun Erdia izendatzea erabaki…

Zuzendaritza Batzak F.C. Bartzelona eta Real Madril C.F.-ren aurkako neurketak Klubaren Egun Erdia izendatzea erabaki du. Torino F.C.-ren kontrako UEFA Europa Leagueko partidatik gertu daudenez gero, eta hiru neurketetarako sarreren erosketa errazteko asmoz, bazkide, harrobi eta publikoarentzako oro har abonua prestatu du hiru partidentzako. Abonu honek, partida bakoitzaren prezioarekin alderatuz merkeagoa izateaz gainera, bazkide txartela bakoitzari dagokion jesarlekuan egoteko bermea eskainiko du. Partida bakoitzeko banako sarrera erosteko txartela aktibatzeko aukera dago, era berean.

Otsailaren 6tik aurrera, ordea, Klubak ezin izango du bazkidearen berezko jesarlekurik bermatu.

Nolanahi ere, guztiz nahitaezkoa da 2015eko kuota ordainduta izatea.

Abonu hauek ezin izango dira BBKko orotarako kutxazainen bitartez erosi.

Ikusteko sakatu ondoko agiria.