undefined

Thinking Football, 3. eguna

Thinking Football, 3. eguna

Gaur otsailak 11, asteazkena, Bilboko BBK aretoan (Gran Via 19) Thinking Football Film Festival-en bigarren…

Gaur otsailak 11, asteazkena, Bilboko BBK aretoan (Gran Via 19) Thinking Football Film Festival-en bigarren jardunaldia burutuko da. Zinea, futbola eta gizarteari buruzko jaialdia da eta Athletic Club Fundazioak eta BBK aretoak antolatzen dute Bilboko Udalaren laguntzarekin.

17:00etan proiektatuko da Espainia-Zanbia korprodukzioa, “18Team” (2014, Juan Rodriguez-Briso), Zanbiako selekzioak 1988an bizi izan zuen trajediaren historia kontatzen duena. Ia selekzioa osoa hil zen hegazkin istriputik hasi eta 2012ko Afrikako Kopa irabazi artekoa. Hegazkinak istripua izan zuen lekutik kilometro gutxira jokatu zuen finala eta 18 penalti bota behar izan zituzten irabazteko.

Emisioaren ondoren ikusleen Juan Rodriguez-Briso zuzendariarekin hitz egin ahal izango dute.

Ondoren, 19:00etan “Mundial: todo en juego” (2014, Michal Bielawski), Poloniako filma proiektatuko da. Dokumental honetan herrialde horretako futbolaren historiako unerik garrantzitsuena jasotzen da, Poloniako komunismoaren amaierarekin bat datorrena. Garai horretan futbola eta politika nahastu egiten dira eta zail egiten da bereizten.
Emisioaren ondoren, ikusleen Michal Bielawski zuzendariarekin hitz egin ahal izango dute. Baita Stefan Majewski-rekin ere, Poloniako nazioarteko jokalari ohia eta 82ko Mundialean talde hartako kide zena.

Gogorarazten dizuegu sarrera librea dela aretoa betetzen den arte.