Athletic Club

Mosaikoa Camp Noun eta, aurretik, kalejira

Mosaikoa Camp Noun eta, aurretik, kalejira

FC Bartzelonaren aurkako partidaren atarikoetan Athletic Clubek mosaiko erraldoia antolatu du zale zurigorrien eremua betetzen…

FC Bartzelonaren aurkako partidaren atarikoetan Athletic Clubek mosaiko erraldoia antolatu du zale zurigorrien eremua betetzen duena. Aldi berean jarraitzaileei atzeko aldean dauden gomendioak segitzea eskatzen zaie.

Halaber, Athletic Hirian dauden zaleen bidaia zelairaino antolatzeko kalejira antolatu da eta maiatzaren 30eko 18:00etatik aurrera egitea espero da. Buruan tren txu-txu bat eta Peña Gallarta Gaizka Toquerok egin duen bandera erraldoia egongo dira.

Partida baino lehenago, Athletic Hirian antolatu diren ekitaldiez gain, hainbat jarduera ere prestatu dira Bartzelonan finalaren egunean zehar Peña Lehoi Beltz, Kataluniako Peñen eta Mediterraneoko Elkargoaren eskutik.

Adibidez, zurigorriz apaindutako itsasontzian irteera antolatu da 11:30etarako Barzelonako portutik (tokiak agorturik daude) Athletic Clubeko Peñen bazkaria 15etan Atenea Jatetxean eta makillaje zurigorria egunean zehar Lions Pubean, Evaristo Amus 70.