
Bigarren janzkera beltza eta gris iluna izango da
Bigarren janzkera beltza eta gris iluna izango da
Dagoeneko 2015/16 denboraldirako Athleticen bigarren janzkera berria eskuragarri dago. Nike Footballek Athletic Clubentzat diseinatu duen…
Dagoeneko 2015/16 denboraldirako Athleticen bigarren janzkera berria eskuragarri dago. Nike Footballek Athletic Clubentzat diseinatu duen elastiko berria, beltza eta grisa, eta oraingoan ere gure historia islatzen du, urdina eta zuria zen gure lehen elastikoaren izpiritua bereganatuz.
Bigarren janzkera uztailaren 23tik salgai dago gure denda ofizialetan, gure web orrian (www.athletic-club.eus) dagoen dendan 902 540 900 telefono zenbakian eta Nike.com web orrialdean.
Elastikoaren diseinuari buruz, bigarren janzkera bi zatitan banaturik dago eta bi kolore nagusi dira, beltza eta gris iluna. Kamisetak koloreak txandakatzen ditu mahuketan eta sorbalden paneletan: gris iluna beltz erdiaren gainean eta beltza gris ilun erdiaren gainean.
Kamisetak lepo beltz eta gorri borobila erakusten du, mahuken amaieran bezalakoa. Lehen kamisetan bezala, lepoaren atzealdean ikurrina txiki bat dago.
Kamisetaren alboetan ertz gorria ikus daiteke, praka gorrien alboetan ikus daitekeen ertz beltzaren parekoa. Bigarren janzkeraren galtzerdiak gorriak dira, ertz beltzarekin goiko aldean.
Klubaren ezaugarriak harro ordezkatzeaz gain, kamiseta berri honek Niken azken berrikuntzak dakartza bai errendimendurako, ehun-teknologia, hezetasunaren erregulazioa, eta ingurumen iraunkortasuna.
NIKE DRI-FIT TEKNOLOGIA
Nike Dri-FIT teknologia, izerdia gorputzeko izerdia hartu eta kamiseta eta praketatik kanpora bidaltzen du, berehala lurruntzen delarik. Honela jokalariek 100% emateko aukera dute, freskoago, lehor eta erosoago daude eta.
Laser bidez ebakiak dauden aireztapen zuloak eta puntu estrategikoetan dauden sare panelak errendimendua hobetzeko jarriak daude, haizea jokalarien gorputzetatik iragateko baitaude, beraien tenperatura normaltzeko.
Besoak eta kamisetaren aurrealdea ehun gogor baina aldi berean eroso batekin eginak daude, eta bestalde sorbaldako sare panelak airea hobeto zirkulatzeko daude, mugimenduak erraztuz.
BERRIKUNTZA IRAUNKORRAK
Birziklaturiko poliester erabiltzeari ezker, errendimendu ezin hobe bat eta ingurumenean inpaktu gutxi duena, Nikek bere janzkeretan berrikuntza iraunkor bat lortzen du.
Janzkeraren jantzi bakoitzak -kamiseta, galtza eta galtzerdiak- birziklaturiko poliesterrarekin eginda dago, plastikozko botila birziklatuetatik ateratzen da, hauetatik ehuna sortzeko erabiltzen den hari fina datorrelarik.