
Nekaneren gola Namibiako Selekzioa irabazteko
Nekaneren gola Namibiako Selekzioa irabazteko
Athletic Club: Aitziber (13); Andrea (2), Moraza (3)(min. 50, Eunate), Irene (4) (min. 35, G….
Athletic Club: Aitziber (13); Andrea (2), Moraza (3)(min. 50, Eunate), Irene (4) (min. 35, G. Murua), Jone Ibáñez (5) (min. 50, J. Flaviano), Marta Perea (9) (min. 50, Nekane), Maddi (12) (min. 50, V. Gimbert), Maite (16) (min. 50, Erika), Ibarra (17), Ainhoa A. (18) (min. 35, Iraia) y P. Mañoso (20) (min. 35, Alazne).
Selección de Namibia: Kauzuu (16); Katuta (3), Kasaona (4), Naris (5), Kordom (6), Adams (9), Coleman (10), Williams (12), Joseeop (14), Amukawaya (19) y Kotjipati (21).
Arbitroa: Rubén López de Los Mozos; laguntzaileak: Roberto Cerdán eta Nicolás Torres.
Gola:
1-0, min. 69, Nekane
Namibiako Selekzioak eta Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak aurrefinalaren pasea zuten gaurko partida jokatu baino lehen. Talde afrikarra sarrerak itsusiak eginez hasi da neurketa. Joseba Agirreren taldea, nahiz eta hamaikakoan aldaketak ugari izan, hasieratik jaun eta jabe izan da berdegunean. Lehendabiziko gol aukera Ainhoa Vicenterena izan da, baina bere jaurtiketa Kauzuuk gelditu zuen. Namibiako Selekzioak ez du gol aukera asko izan, Andreak galdutako baloiaz heldu zen estraineko aukera. Namibiako atezainak sekulako geldiketa egin zuen Ireneren erremate batez.
Golik gabe bukatzu zen lehenengo zatia. Atsedelandiarekin batera aldaketak heldu ziren eta, berriro, zurigorrien gol aukerak: lehenengoa Erikarena; bigarrena, Nekaneren jaurtiketak langeta jo zuen. Aurrelari zurigorriak ez zuen huts egin bigarrenera; jokaldia ezker albotik hasi zen, Ibarra eta Eunateen artean, erdikaldean J. Flavianoren laguntza jaso zuten eta Flavianoren erdiraketa Eunatek ez zuen hartu, bai ordea Nekanek eta bere jaurtiketa barrura sartu zen.
Bihar, berriro, Athletic Clubeko taldeak aurrefinala jokatuko du, Aurrean Valencia CF edo RCD Espanyol izango da (19’45etan hasi da bere partida). Galtzen duena zurigorriekin jokatuko da bihar.