Athletic Club

Ildo beretik baina fruiturik gabe

Ildo beretik baina fruiturik gabe

Bilbao Athleticek 0 SD Huescak 0 Bilbao Athleticek eta SD Huescak golik gabe berdindu dute…

Bilbao Athleticek 0 SD Huescak 0

Bilbao Athleticek eta SD Huescak golik gabe berdindu dute San Mamesen. Zurigorriek ildo beretik segitzen dute, hau da, partidaren protagonistak izaten, inolako konplexurik gabe baloia jokatzen, azken finean Mailari aurpegia ematen, baina zorterik gabe une erabakigarrienetan.

Adibide moduan, Enric Saboriti gertatu zitzaiona: Lehen zatian atzelariak buruz baloi bat zutoinera bidali zuen eta minutu batzuk geroago lesionatu zen atezainaren aurretik bakarrik zela. Horretaz aparte, atezain biek ondo bete zuten lana eta markagailua hutsean geratu zen.

Behetik dago Bilbao Athletic, baina aldi berean bere heziketa-helburuak betetzen, sailkapenari so egin gabe, garrantzitsua dena. Hurrengo erronka Oviedon.