Athletic Club

ESSMA Summit-en bigarren edizioa San Mamesen ospatuko da

ESSMA Summit-en bigarren edizioa San Mamesen ospatuko da

ESSMA Summit-en bigarren edizioa San Mamesen ospatuko da urtarrilaren 19an eta 20an. Hauxe da European…

ESSMA Summit-en bigarren edizioa San Mamesen ospatuko da urtarrilaren 19an eta 20an. Hauxe da European Stadium and Safety Management Association-ek antolatzen duen ekitaldirik nagusienetako bat, EPFL, ECA eta ICSS-en laguntzarekin eta 300 parte hartzaile inguru espero dira.

Inaugurazio ekitaldian, hilaren 19an, 13:00etan, Josu Urrutia, Athletic Clubeko presidentea, eta Juan Maria Aburto, Bilboko alkatea egongo dira eta irekita izango da hedabideentzat (sarrera 12 atetik)

Lehen jardunaldian mintegi bat antolatu da. Gaiak estadioen bilakaera eta europar estadio berri edota daudenen berritze prozesuei buruzko proiektuak izango dira.

Bertan edizioaren anfitrioia den Athletic Clubek (“Unique Club, different stadium”), Sporting Kansas City FC-k, FC Bartzelonak, SC Freiburgek, Eurostadium Brussels-ek eta beste eragile batzuek hitz egingo dute. Halaber instalazioetatik bisitaldia burutuko da.

Bigarren jardunaldian parte hartzaile bakoitzak bere programa aukeratuko du. Oraingoz behintzat FC Copenhagen, Aviva Stadium, Valentzia CF, Legia Warsaw, Twickenham Stadium eta Paris Saint Germain eragileen mintzaldiak prest daude.

Informazio gehiago: http: //essmasummit.eu