Porrota azken unean heldu da
UD Almeriak 3 Bilbao Athleticek 2 UD Almeriak 3-2 irabazi dio Bilbao Athletici Juegos del…
UD Almeriak 3 Bilbao Athleticek 2
UD Almeriak 3-2 irabazi dio Bilbao Athletici Juegos del Mediterraneo futbol zelaian. Guarrotxenak eta Iriondok egin dituzte gure taldearen golak eta Pozok, Quiquek eta Kalu Uchek etxekoenak.
Partida orekatua izan zen oso, baina, tamalez, une erabakigarrienetan esperientzia faltak, beste faktore batzuen artean, kaltetu zigun. Almeria lehen zatian aurreratu zen Pozok urrutitik egindako jaurtiketaren ondorioz, baina Guarrotxenak buruz berdinketa erdietsi zuen.
Tamalez bigarren zatia hasi eta berehala Quiquek egin du bigarrena, baina Bilbao Athleticek erreakzionatzeko gaitasuna erakutsi du beste behin ere eta Urtzi Iriondok gol izugarria lortu du.
Azken txanpan Almeria indartsuago ibili da, baina kolpe latza izan da luzapenean beste behin ere galtzea.
Itxaropena gero eta txikiagoa da, baina Leganes liderraren aurka mantentzen saiatuko da astelehenean San Mamesen.

