
Ezinbestekoa da kuota ordaintzea hurrengo lehiarako
Ezinbestekoa da kuota ordaintzea hurrengo lehiarako
San Mamesen jokatuko den hurrengo partida ikusteko, ezinbestekoa izango da urteko kuota ordainduta izatea.Gogoratzen dugu…
San Mamesen jokatuko den hurrengo partida ikusteko, ezinbestekoa izango da urteko kuota ordainduta izatea.
Gogoratzen dugu zeintzuk diren egiteko bideak, Athletic Clubek aurreko epea luzatzea erabaki baitu.
Bazkideek urteko kuotak ordaindu ahal izango dituzte:
1. CLUBAREN WEB ORRIALDEAREN BIDEZ
“Bazkideen Txokoan” sartuz. Bazkide Kodea eta PIN zenbakiarekin identifikatzea beharrezkoa izango da. Ordainketa finantza-txartel batekin egin beharko da, pasabide seguru baten bidez, urtarrilaren 10eko 10:00etatik urtarrilaren 16ko 17:00ak arte.
2. SAN MAMES FUTBOL ZELAIA – TXARTELDEGIAK
KARNETA AURRETIAZ AURKEZTUZ ondoren adierazten diren data eta ordutegietan.
EGUNAK ETA ORDUTEGIA
Urtarrilaren 16, 17, 18, 19, 20 eta 21a, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Urtarrilaren 22a, 10:30etatik partida hasi arte.
Internet bitartez egitea gomendatzen da eta, horrela ez bada, azken ordurako ez uztea samaldarik ekiditeko.
