undefined

Sarrerak Bartzelonarako

Sarrerak Bartzelonarako

F.C. Bartzelonak 299 sarrera bidali dizkio Athletic Clubi F.C. Bartzelona-Athletic Club norgehiagokarako.Partida hori ikusteko sarrerak…

F.C. Bartzelonak 299 sarrera bidali dizkio Athletic Clubi F.C. Bartzelona-Athletic Club norgehiagokarako.

Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten Bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urtarrilaren 24tik, asteartetik, 12:00etatik, ostiralera arte, urtarrilak 27, 12:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa urtarrilaren 27ean, ostiralean, 17:00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioa 59 eurokoa da.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira astelehenean eta asteartean, urtarrilak 30 eta 31 hurrenez-hurren, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Sarrerak hartzeko saridun bazkideen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea. Halaber, bidaia plangintza ere.