Oroitzapen Tailerra San Mamesen
Endekapenezko gaixotasunak dituzten hogeita hamar pertsonek parte hartu dute ostegun honetan San Mamesen Oroitzapen Tailerren…
Endekapenezko gaixotasunak dituzten hogeita hamar pertsonek parte hartu dute ostegun honetan San Mamesen Oroitzapen Tailerren edizio Berri batean. FEAFV-ek eta AFE-k antolatu dute ekimen hau eta, oraingo honetan, Athletic Clubeko Jokalari Ohien Elkartearen laguntza izan dute.
Bizkaiko erresidentzien sare foralaren partaide diren Durangoko Joxe Miel Barandiaran eta Deustuko Aita Menniko pertsonak egon dira eta, bertan, senide eta zaintzaileekin zelai berriaren instalazioak zeharkatu dituzte.
San Mamesera egindako bisitaldian jokalari ohien ordezkaritza egon da, Jose Ángel Iribar Athletic Clubeko Jokalari Ohien Elkartearen presidentea eta Juan Mari Zorriqueta, Jokalari Beteranoen Espainiar Elkarteen Federazioaren presidentea buru zirela. Haiekin batera Pablo Otaolea, Andoni Ayarza eta Javi Gonzalez egon dira.